goizeko 09.30ean hasiko dira

Auzokideek Gaztelugatxeko kostaldea garbituko dute larunbatean

Jardueraren helburu nagusia da itsasoak kalara eramandako hondakin guztiak kentzea

EP - 2018(e)ko uztailaren 13a, ostirala - 19:24etan eguneratua

El plan pretende gestionar el creciente número de visitantes a San Juan de Gaztelugatxe.

San Juan de Gaztelugatxe. (Juan Lazkano)

Galería Noticia

El plan pretende gestionar el creciente número de visitantes a San Juan de Gaztelugatxe.

Gaztelugatxeko kostaldea hondakinez garbitzeko auzolana egingo da larunbatean, uztailaren 14an, Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren laguntzarekin antolatuta. Jardueraren helburu nagusia da itsasoak kalara eramandako hondakin guztiak kentzea, hala nola botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta sokak.

BILBAO. Irune Ormaetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, ekimen honekin "kostaldean hain berezia den Bermeoko Gaztelugatxeren ingurumen eta bere paisaiaren balioa zaintzen eta mantentzen lagundu nahi dugu".

Ormaetxeak gogoratu duenez, 2016ko azaroan antzeko jardunaldi bat antolatu zen, eta arrakasta handia izan zuen, 20tik gora lagunek parte hartu baitzuten. Adin guztietako boluntarioak izan ziren, gizon zein emakume. Larunbateko jardunaldiarekin dagoeneko bost auzolan antolatu dira azken sei urteetan Gaztelugatxeko kala garbitzeko.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsona guztiek parte har dezakete jardueran, baina kontuan izan behar da kala harritsua dela. Geralekua Gaztelugatxe ondoan dagoen Eneperi jatetxeko aparkalekua izango da, goizeko 09.30ean. Horrela, itsasbehera aprobetxatuko da garbiketa lanak egiteko.

Hasteko, antolatzaileek itsasoaren kutsadurari buruz hitz egingo dute eta garbiketa lanak zelan egin azalduko dute. Ondoren, lekura oinez jaitsi, eskularruak eta poltsak banatu, eta boluntarioak taldetan antolatuko dira.

Kalaren zailtasuna kontuan izanda, zakuetan jasotako hondakinak haitzetatik errepideraino ateratzeko giza kate bat osatuko da, eta, ondoren, hondakinen edukiontzi batera eramango dira. Hemendik, Bermeoko Udalak hondakin geldoen zabortegi batera eramango ditu. Garbiketa lanetan parte hartzen duten pertsona guztiei ura eta jana banatuko zaie. Jardunaldia 14.00etan amaituko da.

Auzolanaren antolatzaileek gomendatu dute arropa eta oinetako erosoak (labaintzen ez dutenak eta busti daitezkeenak), ordezko arropa eta edateko likidoa eramatea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120