uztailaren 12tik urriaren 14ra arte

Rekalde Aretoko “Glutinum Mundi” erakusketan bilduma pribatu bateko hainbat artista ezagunen 105 lan daude ikusgai

Gaur Bilbon abiatutako erakusketan Euskadiko, Espainiako eta nazioarteko artista garrantzitsuen 105 lan daude ikusgai;lanok Fernando Garateren “modus vivendi” bildumatik hautatu dira.

deia.eus - 2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 12:16etan eguneratua

"Glutinum Mundi"aurkezpena

"Glutinum Mundi"aurkezpena (BIZKAIA.EUS)

Galería Noticia

"Glutinum Mundi"aurkezpena

Garateren arte garaikideko bilduma Euskadiko ederrenetako bat da;erakusketa osatzeko, Garatek bilduma horretako 105 lan hautatu laga ditu aldi baterako.Erakusketa zabalik egongo da 2018ko uztailaren 12tik urriaren 14ra arte.

BILBAO. Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbaok Rekalde Aretoan urriaren 14ra arte egongo den "Glutinum mundi" erakusketa aurkeztu du. Erakusketa honetan Euskadiko arte garaikideko bilduma pribatu garrantzitsuenetako bateko lanak izango dira ikusgai. Erakusketan ehun artisten obrak daude besteak beste: Pablo Picasso eta Francis Bacón, Cristina Iglesias eta Angela de la Cruz, Gordillo eta Uslé, Tacita Dean eta Ana Laura Aláez.

Fernando Garateren "modus vivendi" bildumako piezak hautatu dira gaur Bilbon aurkeztu den erakusketa honetarako. Rekalde Aretoan bilduma pribatu horretako Euskadiko, Espainiako eta nazioarteko artista ezagunen 105 lan erakutsiko dira. Argazkiak, pinturak, eskulturak, bideoak… egungo artearen emaitza oso adierazgarriak dira.

Hautapena eta muntaketa bilduma ondo baino hobeto ezagutzen duen José Ramón Amondarain artistak egin ditu.

Diputatuak hauxe esan du aurkezpen-berbaldian: "Aurten Kultura Ondarearen Europako Urtea ospatzen dogu. Horren harira jarduera berezi asko antolatuko dira ezkutuko ondarearen inguruan;ildo horretatik, "Glutinum mundi" erakusketaren helburua da bilduma pribatu bateko ondare ezkutua, edo ezezaguna, hobeto, herritarren artean zabaltzea."

Erakusketaren xedea da jendaurrera plazaratzea espazio erabat pribatuetan dauden artelanak;horretarako, ostenduta egon ohi diren obrak Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoan bildu dira bertaratzen diren bisitari guztien gozamenerako.

Lorea Bilbaok honela amaitu du bere agerraldia: "Horrez ganera erakusketa honen bidez arte garaikideko lan bikainak daukezan euskal bildumagileen jarduna ezagutarazo nahi dogu, behar eskerga egiten dabe eta arte garaikidearen merkatua suspertzen eta bultzatzen."

"Glutinum mundi" erakusketa

"Glutinum mundi" erakusketa José Ramón Amondarain artistak komisario legez egindako proposamen baten emaitza da. Honetara azaldu du bere asmoa: "Rekalde Aretoan ikusmen-egitura sortu nahi izan dugu, irudi-unibertsoa, bertara biltzen direnek beren irakurketak, oihartzunak eta loturak egin ditzaten".

Erdi Aroko alkimistek "glutinum mundi" esamoldea erabiltzen zuten adierazteko munduaren itsasgarria, hots, edozein egoeratan denok eta dena elkarretara biltzen dituen indar inpertsonala, bizi-fluxua.

Erakusketako 105 lanek erlazio ikonografikoak, estetikoak, formalak eta kontzeptualak sortzeko eta ugaritzeko iradokizunak emango dizkiete ikusleei.

Hona Amondarainen azalpena: "Erakusketaren helburua obren artean loturak sortzea da, normalean obrek eskatzen dituzten distantziak derrigortuz. Modu horretan, erakusketaren osotasunari ekarpena egiten dion ezkutuko atal bat erakusten du lan bakoitzak: obra bakoitzak bere horretan ez daukan zerbait, estratu desberdinak zeharkatuz azaleratzen eta gainerako obrekin bat egiten doazen geruzak."

Emaitza heterogeneoa eta, halabeharrez, kolektiboa da;era berean, obrek, euren artean uztartzeko moduek eta testuinguruak konfiguratzen dute erakusketa. Bildumak eta interrelazioek ere erakusketa-eremuak, eszenaratzeak eta publikoari obra ikusgai jartzeak eragiten duen kontaminazioaren ondoriozko aldaketak jasaten dituzte.

Erakusketa hau antolatzeko Amondarainek arte garaikideko bilduma pribatu bakar bateko lanak hautatu ditu: Fernando Gárateren "Modus vivendi" erakusketakoak;Euskadin dauden mota honetako bilduma garrantzitsuenetakoa da.

Herritarrei gonbidapena egiten zaie ondare ezezaguna, gutxitan ikusi ahal izaten dena, gozatzeko. Bildumagilearen konpromisoaren eta pasioaren emaitza den ondare artistikoa.

Erakusketarako Euskadiko, estatuko eta nazioarteko hainbat artistaren lanak hautatu dira. Batzuk ezagunak dira, esaterako Cristina Iglesias, Angela de la Cruz, Esther Ferrer, Elena Asins, Nan Goldin, Juan Luis Moraza, Txomin Badiola, Darío Urzay, Daniel Canogar, Eugenio Ampudia, Sergio Prego o Karmelo Bermejo;Thomas Ruff, Per Barclay, Stephen Dean, Joao Onofre, Matt Mullican, Sedou Keyta, Georges Rousse, Jhon Baldesari, Heimo Zobernig eta Wolfang Tillmans;beste batzuk gazteak dira: Raúl Domínguez, June Crespo, Nagore Amenabarro eta Cristina Garrido.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120