www.liburubila.euskadi.eus

Jaurlaritzak Liburubila sortu du, milaka liburu, ebook, film eta dokumentu historikoren bilatzaile berria

845.000 liburu, 16.250 liburu digital, 67.267 ikus-entzunezko artxibo edota 70.671 audioren gaineko informazioa eskaintzen du

EP - 2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 12:32etan eguneratua

www.liburubila.euskadi.eus

www.liburubila.euskadi.eus

Galería Noticia

www.liburubila.euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Liburubila aurkeztu du ostegun honetan, Bilbon, Euskadiko Irakurketa Sare Publikora, eLiburutegira eta kultur edukien inguruko beste zenbait atarira loturiko bilatzaile berritzailea.

BILBO. Proiektuaren helburua da erabiltzaileei informazioa eskaintzea, era erraz eta irisgarrian, aurki ditzaketen kultur edukiei eta horiek aurkitzeko lekuei buruzkoa.

Eduki digitalen kasuan, Liburubila bilatzaileak (www.liburubila.euskadi.eus) horietara berehala jotzeko aukera eskaintzen du. Gainerako edukien kasuan, maileguak ordenagailutik eskatzeko aukera ere ematen du.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea eta Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria izan dira proiektua aurkezteko arduradunak, Euskadiko Artxibo Historikoan izandako prentsa agerraldi batean.

Zehazki, Liburubila bilatzaileak 845.000 liburu, 16.250 liburu digital, 67.267 ikus-entzunezko artxibo (film fisikoak -gehienak DVD formatuan- edo film digitalak -eLiburutegiaren bidez, 1.600 baino gehiago-), 70.671 audio (gehienak liburutegien sarean eskuragarri dauden diskoak), 11.000 dokumentu digitalizatu, 4.500 irudi eta ordenagailuko 8.646 artxiboren gaineko informazioa eskaintzen du.

Ildo horretan, Muñozek nabarmendu du herri erakundeek eskaintza hori guztia biztanleen esku jartzen dutela "doan eta pirateriarik gabe". "Pirateria da doan erabiltzea dokumentu, liburu edo audio horiek, sortzaileei eta editoreei ordaindu gabe.

Ordaintzen zaie hori eskura jarri duten jendeari, baina ordaintzen zaie modu diferenteetan, alegia, batzuetan ordainduz, bestetan datuak emanez edo publizitatea jasoz. Baina jasotzen ez dutenak dira horiek egin edo sortu dituztenak eta kalean jarri dituztenak. Horregatik da kaltegarria da pirateria, eta guk egiten dugun eskaintza hori guztia da pirateriarik kanpo, alegia, horietatik bai jasotzen dutela egileek eta editoreek sortzaileen ordaina", azaldu du.

Horrela, Liburubila herri erakundeek herritarren eskura jartzen duten "edukien eskaintzaren atea" dela esan du, eta erabiltzaileek milaka liburu, liburu digital, formatu digitaleko film, irakurtzeko arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako audioliburu, disko, dokumentu historiko, dokumentu grafiko edo ordenagailuko artxiboak aurkitu ahalko dituzte. "Bilatzaile honen bidez, zuzenean kontsultatu ahalko dituzte, mailegu bat erreserbatu edo eduki horiek non aurki ditzakegun jakin", gaineratu du.

Bilatzailea Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarera eta haren katalogora lotuta dago. Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea 205 liburutegik eta 304 sukurtsalek eratzen dute (udalerri batek udal liburutegi bakarra du, baina zenbait sukurtsal izan ditzake). Gehienak udal titulartasunekoak dira, baina badaude udal titulartasunekoak ez direnak ere (Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Artxibo Historikoa, HABE, Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Zarauzko Photomuseum).

Horrela, Liburubilak zuzenean konektatzen du liburutegi horien guztien datu basearekin, bai eta eLiburutegiaren, Liburukliken edo Ondareneten bidez kontsulta daitekeen eskaintza jaso dituen katalogoekin.

Tresna horren bidez, bilaketa aukera desberdinak daude (egilearen, obraren edota hitzen arabera), eta informazio zabala eskaintzen du: funtsak kontsultatzeko aukera ematen du, non aurki daitezkeen, tituluak une horretan maileguan dauden ezagutu, informazioa esteken bidez orientatu, katalogoan sartu diren eta gure interesekoak diren titulu berriak egiaztatu edo maileguak erreserbatu. Eduki digitalizatuen kasuan, Liburubilak sarbide zuzena eskaintzen du horietara, eta erraz lotzen du bilaketa kontsumo digitalarekin.

LEHIATILA BAKARRA

Proiektu berri honen bidez, "leihatila bakarra" kontzeptua liburutegien eta mediateken mundura eraman nahi izan da, kasu honetan digitala. "Proiektu aitzindaria da Estatuan, eta haren jatorria Finlandian sustatutako antzeko ekimena da. Bilatzaile hau garatzeko, urtebeteko lana behar izan dugu", esan du Muñozek.

Liburubila bilatzailea Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko liburutegietan erabiltzen ari da dagoeneko, baina herritar orok erabil dezake bere ordenagailutik, tabletatik edo sakelako telefonotik.

Kultura sailburuordeak esan du helburua dela dauden eduki eta dokumentu kopuru handia antolatzea eta herritarrek horietara errazago jo ahal izatea, modu "sinple, azkar eta errazean". "Liburubilaren bidez, modu antolatuan aurkeztu ahal izan dugu Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarean eta beste atari batzuetan dugun kultur eduki eta dokumentu material kopuru handia. Leihatila bakarraren bidez eskainiko dugu. Material hori guztia, orain, eskuragarriago dago herritarrentzat, eta, horrela, kultur kontsumoa erraztu eta hari bide eman ahalko zaio", azaldu du.

Halaber, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik kulturaren kontsumo digitala "ordenatuaren" inguruan egiten ari den sustapena ere aipatu du. "Esan ohi dugun moduan, eduki digitalen kasuan ere egile eskubideak kontuan hartzen dituen eta dagozkion lizentziak ordaintzen dituen kultur kontsumoaren aldeko apustua egiten dugu. Horrelako kontsumoa eskaintzen du eLiburutegiak eta, Liburubilari esker, herritarrengandik hurbilago dago gaurtik aurrera. Digitalizazioak kultura sustatzeko aukera berriak eskaini ditzakeelakoan gaude, eta biltzaile hau horren adibide da", adierazi du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120