1.204 milioi euro bideratu ditu

Kutxabankek %23raino igo du ETE-en produkzio-ahalmena eguneratzeko finantzaketa

Erronka teknologiko berriek eta euren produkzio-ahalmena eguneratzeko beharrizanek % 44ko hazkundea eragin dute ‘Makina Berria’ planaren testuinguruan sinatutako maileguen kopuruan

DEIA.EUS - 2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 12:03etan eguneratua

Oficina de Kutxabank en Donostia.

Kutxabank (P.Viñas)

Galería Noticia

Oficina de Kutxabank en Donostia.

13 egin du gora enpresetarako zirkulatzailearen finantzaketak, eta kanpo-merkataritzako eragiketek portaera nabarmena izan dute, % 16 egin baitute aurrera

BILBAO. 2018ko uztailak 12. Enpresa txiki eta ertainak bete-betean sartuta daude euren produkzio-ahalmenaren eguneratze-prozesuan, Kutxabank Enpresak sailak 2018ko lehenengo seihilekoan lortu dituen datuek diotenaren arabera.

Jarduera gehiago eta enpleguaren berreskuratze graduala erakusten ari den testuinguru honetan, Kutxabankek bezero dituen enpresen produkzio-ahalmena hobetzera bideratu duen finantzaketa % 23 hazi da. Gainera, sinatutako eragiketen ehuneko oso alatuak industria 4.0ren eskakizunekin du zerikusia, baita zenbait konpainiak euren makineria berriztatzeko eta euren ekipoak testuinguru digital berrira egokitzeko beharrizanekin ere.

Horrela islatu da ‘Makina Berria’ ekimenaren markoan sinatutako finantzaketa-eragiketa kopuruak izan duen % 44ko igoeran. Ekimen hori Euskadiko hiru patronalen lankidetzaz sustatu da eta 2.000 milioi euroko zuzkidura du. Kutxabanken bezero diren enpresa txiki eta ertainek euren produkzio-berrikuntza arloetara bideratu dute finantzaketa-eragiketa horien kopuru gehiena.

Oro har, urtearen lehen sei hilabeteetan, Kutxabank Enpresak sailak, 600.000 eurotik gorako urteko fakturazioak dituzten enpresei zerbitzua ematen dien sailak, 1.204 milioi euro bideratu ditu, orotara, ETE-en finantzaketarako, hartara, digitu biko hazkundeari eutsi dio, zehatz-mehatz % 11koa, 2017ko lehen sei hilekoaren aldean.  

Ekainaren 30ean dauden datuek Kutxabank Enpresak sailaren lidergoa egiaztatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta ETE-ekin bere gain hartzen duen finantzaketa-bolumenean.

Jarduera-lerroei dagokienez, inbertsioetarako finantzaketa berriak tonu positiboari eutsi dio azken hiruhilekoetan. Horrela, finantzaketa-eragiketen kopuruak % 19 egin du gora.

Bereziki nabarmena da Kutxabank Enpresak sailaren bezero diren enpresen esportazio-jarduera eta nazioarteko bokazioa ere bai. Zirkulatzailerako finantzaketaren atalean, enpresen salmenten bilakaerarekin lotura zuzena duena eta % 13 hazi dena, kanpo-merkataritzako finantzaketa % 16 hazi da, tokiko merkatuetara bideratutakoak izan duen % 12ko hazkundearen aldean.

Enpresa txiki eta ertainen jardueraren hobekuntzaren sendotzeak ETE-en kreditu-inbertsio produktiboaren saldoak % 6,29 hazi daitezela ahalbidetu du, berriz ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120