aurkeztutako 132 eskaeren artean

Ikerbasquek Research Fellows 2018 deialdian parte hartu duten 20 gazte aukeratu ditu

Zientziaren Euskal Fundazioaren programak Euskadiko ikertzaileen kontratazioa bultzatu du nagusiki zazpigarrenez

EP - 2018(e)ko uztailaren 11a, asteazkena - 18:14etan eguneratua

Los miembros del Patronato de Ikerbasque posan tras la reunión celebrada ayer.

Los miembros del Patronato de Ikerbasque posan tras la reunión celebrada ayer. (Irekia)

Galería Noticia

Los miembros del Patronato de Ikerbasque posan tras la reunión celebrada ayer.

Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioak Research Fellows 2018 deialdiaren emaitzak ezagutarazi ditu asteazken honetan, eta, ondoz ondoko zazpigarren urtez, zientzian "etorkizun oparoa" duten 20 gazte aukeratu ditu, aurkeztutako 132 eskaeraren artean, datozen bost urteotan Euskadin lan egiteko aukera izan dezaten.

BILBO. Research Fellow programak eginkizun bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean diharduten ikertzaileak erakartzea eta bestetik, Euskadin lanean ari diren ikertzaileei ibilbide profesionala sendotzeko aukerak eskaintzea. Aurten, Euskadiko ikertzaileen kontratazioa bultzatu da nagusiki, aukeratutakoen %45ek Euskadi baitu jaioterri.

Ikerbasque Research Fellow deialdiaren promozio berriak ikerketa ildo ugari biltzen ditu. Aukeratutako pertsonen %45ek Zientzia Esperimentaletan lan egingo du, %25ek Medikuntza eta Bizitza Zientzietan, %15ek Giza eta Gizarte Zientzietan, eta beste horrenbestek Ingeniaritza eta Zientzia Teknikoetan.

Ikerketa proiektuak asko eta era askotakoak dira, eta horien artean Ikerbasquek honako hauek nabarmen ditu: klima aldaketa eta bioaniztasunaren kontserbazioa, hantura patologikoei aurre egiteko molekula terapeutikoen diseinua, gaixotasun neurologikoen errehabilitaziorako tresna berrien garapena, bi dimentsioko materialakedota hizkuntzen antolaketa pertsona elebidunetan.

Aukeratutako 20 ikertzaileak AEBetako, Kanadako eta Europako maila goreneko erakunde zientifikoetatik datoz, besteak beste, Kaliforniako Unibertsitatea, Londreseko Imperial College edota Kanadako ume gaixoen ospitaletik (Sick Kids Hospital), bai eta Polymat, Biomagune edo DIPC bezalako Euskadiko puntako ikerketa zentroetatik.

Ebaluazio batzordea euskal zientziaren sistematik apartekoa izan da eta 12 herrialdetako 60 ikertzailek osatu dute. Francisco Guinea (Fisika), Domingo Docampo (Matematika), Ginés Morata (Biologia), Margarita Díaz Andreu (Giza eta Gizarte zientziak), Luis Antonio Oro (Kimika) eta Manel Esteller (Medikuntza eta Bizitzaren zientziak) izan dira koordinatzaileak.

PROFILA

Aukeratutako 20 pertsonen batez besteko profila 34 urteko europarra da, doktorego ondoko zazpi urteko ikerketa esperientzia duena, eta Europa ikerketa zentroren batetik heldua. Hautatutako 20 pertsonatik 9 emakumezkoak dira.

Research Fellow berrien %60k nazionalitate espainiarra du, eta haiekin batera, bi italiar, eta frantses, errusiar, portugaldar, ingeles, argentinar eta turkiar ikertzaile bat daude.

Ikerbasqueko Research Fellow berriak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta hurrengo ikerketa zentro hauetan egingo dute lan: DIPC, Achucarro, Polymat, Biocruces, IZK biomaGUNE, BCAM, BCBL, MPC, IZK bioGUNE, BC3 eta BÇMaterials-en.

Ikerketa arloko behin-betiko lanpostuak betetzeko deialdiari dagokionez -15 urtetik gorako ikerketa esperientzia duten Research Professors deritzenak-, 2018ko deialdiak hamar lanpostu berri eskaintzen ditu. Eskaerak aurkezteko epea iraila 13arte zabalik dago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120