Aritz Abaroa izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Bermeon aurkeztuko duen alkategaia

Bizkaiko kostako udalerri honetako EAJ-PNVk gaur egungo udal bozeramailearengan daukan konfiantza berretsi du eta Abaroak berak aditzera eman duenez orain arte bezala jarraituko du aldarrikatzen “kudeaketa lan zorrotza, zerbitzu publikoak hobetu beharra, auzoak babestea eta garapen ekonomiko eta soziala”

DEIA.EUS - 2018(e)ko uztailaren 11a, asteazkena - 12:15etan eguneratua

Aritz Abaroa izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Bermeon aurkeztuko duen alkategaia

Aritz Abaroa izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Bermeon aurkeztuko duen alkategaia

Galería Noticia

Aritz Abaroa izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Bermeon aurkeztuko duen alkategaia

BILBO. Bermeoko EAJ-PNVk erabaki du Aritz Abaroa Cantuariense izango dela 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia. Horrela, Busturialdeko herri honetako alderdikideek udaleko talde jeltzaleko bozeramaileak azken urte hauetan egin duen lanari jarraipena ematea hobetsi dute aho batez. Abaroak aukeraketa prozesuan alderdikideek erautsi dioten konfiantza eta babesa eskertu du, konfiantza horri “erantzukizunez” erantzungo diola esanez.

Orain arteko zinegotzi eta EAJ-PNVko udal bozeramaileak bere jaioterriko Alkatetza berreskuratzeko ahaleginari ekingo dio eta horretarako “ilusioa piztuko duen” proiektua eskainiko du, herritarrek “merezi duten kalitatezko etorkizuna” ahalbidetuko duena. “Bermeon bizi, lan egin eta gozatu nahi dugu eta horretarako nire helburu nagusia izango da herri gisa eta gizarte gisa aurretik dauzkagun erronkak betetzeko aukerak emango dizkigun udalerria lortzea”, aurreratu du.

Helburu hori gogoan, zerrendaburuak argi baino argiago dauka aurretik daukan lana: “Nire helburua da Bermeoko Udala kudeaketa eredu irekira eramatea, gardentasunean eta parte hartzean oinarrituta eta kontuak argi eta garbi azaltzea xede. Erabakimenez, irizpide argiz eta batasunez lan egiteko konpromisoa daukat. Bermeo herriaren hurrengo urteei ekin behar diegu herrian ilusioa sortuko diguten proiektuekin, etorkizunari erabakimen osoz begira diezaiogun”, azpimarratu du.

Era berean “kudeaketa zorrotza, zerbitzu publikoak hobetu beharra, auzoei eman beharreko babesa eta garapen ekonomiko eta soziala aldarrikatzen jarraituko dugu Busturialdea eskualde osoan”.

31 urteko gazte hau Euskal Filologian lizentziatua da eta unibertsitateko gradua dauka Teknologia Berrietan eta Hizkuntza Modernoetan. Gaur egun Bermeoko

Udalean EAJ-PNVko bozeramaile gisa egiten duen lana uztartzendu Euskaltzaindian ikertzaile gisa egiten duen jardunarekin. Bozeramaile gisa emandituen 3 urteek gehi zinegotzi lanetan aritu den 4 urteek eman diote “Udalaren funtzionamenduaren eta herritarren beharrei buruzko lehen es uko ezagutza, bermeotarra naizen aldetik”. “Gure udalerriaren etorkizuna lantzeko proiektua eskainiko dugu,jakin dakigulako behar duguna dela gure etorkizuna zehazten eta eraikitzen joatea”, aurreratu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120