"Journal of Human Evolution" aldizkarian argitaratu da

Neandertalek landareak kontsumitzen zituzten bizirauteko estrategia bezala

EHU-ko Domingo C. Salazar ikertzaileak eta Max-Planck Institutuko ikertzaileak, Robet C. Power, izan dira azterketa honen arduradunak

EP - 2018(e)ko uztailaren 10a, asteartea - 14:21etan eguneratua

Neandertales y humanos modernos se cruzaron al menos en dos grandes momentos y lograron reproducirse con dificultades

Neandertalak (Homo Neanderthalensis) Europan eta Asia mendebaldeko zenbait lekutan bizi izan ziren duela 230.000 eta 28.000 urte artean (PIXABAY)

Galería Noticia

Neandertales y humanos modernos se cruzaron al menos en dos grandes momentos y lograron reproducirse con dificultades

Domingo C. Salazar Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lanean ari den Ikerbasque ikertzaileak eta Robert C. Power Antropologia Ebolutiboko Max-Planck Institutuko ikertzaileak Neandertalen hortz kalkuluaren edo lertzoaren zatiak ikertu dituzte haien dieta ezagutzeko, eta ondorioztatu dute landareak kontsumitzen zituztela nagusiki bizirauteko estrategia bezala. 

BILBO. Domingo C. Salazar ikertzailea berrikusten ari da "Journal of Human Evolution" aldizkarian argitaratu eta landareen kontsumoa orokorra baina landare mota jakin bati mugatutakoa zela frogatzen duen azterlana, Ikerbasquek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. 

Neandertalak (Homo Neanderthalensis) Europan eta Asia mendebaldeko zenbait lekutan bizi izan ziren duela 230.000 eta 28.000 urte artean. Azken milurtekoetan Homo Sapiensekin bat egin zuten, eta oraindik eztabaidagai diren arrazoien ondorioz desagertu ziren. Neandertalen amaiera mundu osoko lehengo eta egungo ikertzaileen jakinahia eragiten duen gaia da.

Neandertalen desagerpena egungo gizakien arbaso diren Homo Sapiensen lehiakortasun handiagoak eragin zuela pentsatu ohi da, neandertalak Europan suntsitu ziren garai bertsuan agertu baitziren, eta horren zergatia dieta izan zitekeela argudiatu izan da. 

Neandertalei leporatu izan zaien dieta mugatuagoaren aldean, gure arbasoek itsas elikagaiak eta hainbat landare tarteko zituzten dieta malguagoak eta moldakorragoak zituztela esan izan da.

Hala ere, arkeologiak azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman eta Neandertalen dietei buruzko teoria berriak frogatu dituen arren, oraindik oso irudi zatikatua dago haien ekologia dietetikoari buruz, ingurumenaren ikuspegitik landareak eta bestelako elikagaiak erabiltzeko zuten moduari buruzko informazio adierazgarririk ez dugun neurrian.

Hortz kalkuluaren edo lertzoaren ikerketa berri honek argi utzi du landareen ustiapena neandertalen artean arras hedatuta eta errotuta zegoen bizirauteko estrategia zela. Alabaina, tropikoetatik artikoraino oraintsuko elikagai biltzaileen dietei buruz landu diren ereduetan ez da ebidentziarik aurkitu, denboran nahiz espazioan, landare elikagaien kontsumoari dagokion aldaketa dietetikorik egon denik frogatzeko.

Ondorioz, litekeena da landareen kontsumoa Neandertalen artean guztiz hedatuta egotea, baina landare mota jakin batera mugatuta, gizaki modernoen elikaduraren aldean. Domingo C. Salazarren hitzetan, "elikatzeko modu honek, primitibotasuna iradoki beharrean, milaka urtez eraginkortasunagatik mantendutako estrategia bat islatu baino ez du egiten".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120