ostegunetik igandera

Ilusionismoa izango da protagonista Getxo Magik jaialdian

Ilusionismoa izango da erabateko protagonista eta formatu anitzeko magia ikuskizun, saio eta tailerrak egongo dira adin guztietako lagunei zuzenduta

EP - 2018(e)ko uztailaren 10a, asteartea - 16:42etan eguneratua

Getxo Magik Getxoko Magia Jaialdia hasiko da ostegunean

Getxo Magik Getxoko Magia Jaialdia hasiko da ostegunean

Galería Noticia

Getxo Magik Getxoko Magia Jaialdia hasiko da ostegunean

Getxo Magik Getxoko Magia Jaialdia hasiko da ostegunean, uztailaren 12an. Lau egunez, ilusionismoa izango da erabateko protagonista Bizkaiko udalerriko auzo guztietan eta formatu anitzeko magia ikuskizun, saio eta tailerrak egongo dira, euskaraz zein gaztelaniaz, adin guztietako lagunei zuzenduta. Oraingoan, Tor, Balbi, Txoborro, Eriz, Zañartu, Juan Paños, Jon Zabal, Sr. Pérez eta Marsel magoak ariko dira eta saio guztietarako sarrera doakoa izango da. 


BILBO. Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez, "Magipoteoa" kaleko saio ibiltariekin hasiko da jaialdia ostegunean. Algortako (18.00-19.00) eta Romo-Areetako (19.30-20.30) ostalaritza guneetan izango dira magoak, publikotik oso gertu. 

Ostiralean, hilaren 13an, sei urtetik gorako haurrentzako tailerrak izango dira Algortako Kultur Etxean, 17.30etik aurrera, eta 19.00etatik 20.30era, "Magia txokoak" magia arineko saioak izango dira Algortako Geltokia, San Nikolas eta Tellagorri plazetan. Saioek 20 minutuko iraupena dute eta 19.00etan, 19.30ean eta 20.00etan hasiko dira. Kokapen bakoitzean ezberdinak izango dira eta, horrela, ikuskizuna amaitzen denean, publikoa beste leku batera joan daiteke hurrengo saioaz gozatzeko, hiru plazak elkarrengandik oso gertu baitaude.

Larunbatean, uztailaren 14an, haurrentzako tailerrak izango dira Romo Kultur Etxean 11.00etatik aurrera. Arratsaldean, Areetako Geltokia plazan, urruneko mendebaldean girotuta dagoen "Saloon" ikuskizuna izango da, 17.00etatik 19.00etara, 30 minutuko iraupeneko hiru saiotan.

Eguna borobiltzeko, jaialdiko ekitaldi nagusia izango da Romo Kultur Etxean, 21.00etan. Bertan, zeremonia zuzendariak gidatuta, lau mago arituko dira eta hainbat magia estilo ikusteko aukera izango da, besteak beste, umorezko magia, mentalismoa, txinatar itzalak, ilusio handiak eta xaboi burbuilak.

Azkenik, igandean, uztailaren 15ean, hiru ekitaldi izango dira Andra Marin. Eguerdiko 12.30ean "Magipoteo" saioa izango da, Borobia plaza eta Tamarindo kale inguruetan. Arratsaldean, Itxas Argia elkarteko lokalean, haurrentzako magia tailerrak hasiko dira 17.30ean eta, azkenik, "Magia potagiak" ikuskizuna izango da Malakate plazan. Haurrentzako saio horretan, umeek aktiboki parte hartu dezakete eta elementu bisualez gozatzeko aukera izango dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120