Madrilen antolatutako ekitaldi batean

Bilboko Portua eta Mercabilbao hainbat herrialdeetako enbaxadetako ordezkariekin bildu dira

Espainiako Estatuko laugarren portua da Bilbokoa, eta 34,2 milioi tonako trafikoa du

EP - Lunes, 9 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:27h

Imagen de archivo de las instalaciones de MercaBilbao

Kalitate ezin hobeko generoa eskaintzen du Merkabilbaok. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Imagen de archivo de las instalaciones de MercaBilbao

Bilboko Portuko Agintaritzako eta Mercabilbao banaketa zentroko zenbait agintari Amerikako 13 herrialdetako enbaxadatako ordezkariekin, Afrikako birekin eta Asiako batekin elkartu dira astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak Madrilen duen ordezkaritzak antolatutako ekitaldi batean. Amerikako eta Afrikako nekazaritza produktuen inportazio fluxua areagotzea izan da topaketaren helburu nagusia.


BILBO.  Zehazki, Mexiko, Peru, Kolonbia, Hegoafrika, Ekuador, Brasil, Txile, Argentina, Paraguai, Panama, Honduras, Costa Rica, Nikaragua, AEB, Maroko eta Pakistango ordezkariak izan dira bileran. Fruta ekoizten eta komertzializatzen duten enpresek Bilboko Portua eta Mercabilbaoko instalazioak ezagutzeko interesa agertu dute, urriaren 23tik 25era Madrilen egingo den Fruit Attraction azokan izango direla aprobetxatuz. Bisita horretan lan saio bat antolatuko da, eta han izango dira Bilbon eta haren eragin eremuan fruta inportatu eta esportatzen duten enpresa nagusiak.

Elikagaietarako eta, bereziki, frutetarako instalazioen eta prozeduren berri eman da bileran. Bilboko Portuko Mugako Ikuskaritza Postuen burua gonbidatu gisara izan da lan gosarian, eta erakutsi du zer instalazio dauden animalia jatorrikoak ez diren gizakiok kontsumitu edo erabiltzeko produktuetarako. Mugan kanpoko osasun kontrolak egiteko zer giza baliabide eta zer baliabide material dauden ere jakinarazi du. Horrez gain, Espainiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean frutak eta barazkiak merkaturatzeko Mercabilbaok daukan potentziala ere azaldu da topaketan.

Bilboko Portuko Agintaritzak jakinarazi duenez, Espainiako Estatuko laugarren portua da Bilbokoa, eta 34,2 milioi tonako trafikoa du. Tona horietatik, 6,4 milioi kontainer bidez garraiatzen dira. Azken urteotan, ahalegin handia egin du fruta eta barazkien sarrera eta irteera fluxuak areagotzeko. Alor horretan Mercabilbaorekin lankidetzan dihardu, sinergiak aprobetxatuz, karga bidaltzaile berriak eta itsas linea berriak erakartzeko. Iberiar penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketarako zentro handiena da Mercabilbao. Espainiak 3,6 milioi tona fruta eta barazki inportatzen du, eta horietatik %28 Bilboko portutik 400 kilometrora edo gutxiagora daude.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120