Iaz, 24 udaletatik 16k diru laguntza lortu zuten

200.000 euro banatuko dira hiri plangintzan genero ikuspegia sartzen duten udalen artean

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da, eta baliabide elektronikoen bidez izapidetuko dira.

EUROPA PRESS - Lunes, 9 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:56h

Bilboko udala.

Bilboko udala.

Galería Noticia

Bilboko udala.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hirigintza inklusiboari buruzko 2018ko laguntzen deialdia ireki du. Helburua da gener -ikuspegia sartzea udalplangintza eta hirigintzan, eta, besteak beste, gizonek eta emakumeek lurraldeko baliabide eta ekipamenduetara sarbide aukera bera dutela eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna areagotzen dela bermatzea. Deialdiak 200.000 euroko zuzkidura dauka.

BILBO. Udal hirigintza planetan genero ikuspegia eraginkortasunez integratzea da xedea, lehentasunezkoak diren lau arloren inguruko ekintza estrategikoen bidez: lurralde antolamendua eta hirigintza, mugikortasun iraunkorra, landa ingurunea eta gobernamendua.

Lurralde Plangintzako Sailburuordetzak iaz martxan jarri zuen laguntzen ildoaren bigarren edizioa da. Iaz, 24 udal eskatzaileetatik 16k diru laguntza lortu zuten, hain zuzen, Getxo, Durango, Erandio, Basauri, Leioa, Lemoa, Zamudio, Lekeitio, Lezama, Zornotza, Errenteria, Zierbena, Etxebarri, Munitibar, Ortuella eta Ispasterrek.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, genero desberdintasunak "nabarmenak" dira ekipamendu eta zerbitzuak erabiltzeko premietan eta horietara jotzeko sarbidean. Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak berriz ere lagunduko ditu diruz helburu zehatz batzuk lortzen laguntzen duten hiri plangintzako neurriak.

Helburu horien artean daude emakumeen segurtasuna hobetzea espazio publikoan eta, horretarako, puntu beltzak ezabatu eta eraikin berriak eta espazio publiko diafanoak eta seguruak diseinatzea;etxeko lana eta pertsonak zaintzeko lana egiteko bide ematea, bai eta norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko ere, eta, horretarako, "zaintzaren hirigintza" sustatzea.

Halaber, mugikortasun planetan emakume eta gizonek egiten duten garraio publikoaren erabilera desberdina jasotzea, eta emakumeak garraio publikoaren erabiltzaile nagusi direla, bidaiak arrazoi gehiagorengatik egiten dituztela, bidaia gehiago lotzen dituztela eta ibilgailu pribatura gutxiago jotzen dutela kontuan hartzea dira beste helburu batzuk.

Ekipamenduak etxebizitzetara hurbiltzeko aukera ematea eta, horretarako, jarduera ekonomikoko eta bizitegi jarduerako erabilera mistoko espazioak diseinatzea eta joan-etorrirako denborak murriztea, eta emakumeek herritarrek parteko prozesuetan eta hirigintza plangintza horiek diseinatzeko eta gauzatzeko ekipo teknikoetan parte hartze handiagoa izan dezaten sustatzea dira beste helburuak.

LURRALDE KOHESIONATUA

Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzako sailburuordearen iritziz, hirigintza plangintzak balio behar du "lurralde kohesionatua eraikitzeko, baita gizarte ikuspegitik ere". Diru laguntza horien bidez, "lurralde inklusiboaren eta finkatuaren oinarriak" ezarri nahi dituztela adierazi du, eta, horretarako, "udalei beharrezko tresnak eman".

Leturiondoren hitzetan, helburua ez da inbertsio handiak egitea, baizik eta kontzientzia eta zehaztapena "hirigintza politika erraz batzuk praktikan jartzeko, besteak beste, espaloi zabalak diseinatzea, kaleak ongi argiztatzea, espazio diafanoak, seguruak eta irisgarriak diseinatzea, garraio publikoen ibilbideak eta ordutegiak -nagusiki emakumeek erabiltzen dituztenak- beren premietara egokitzea edo markesinak gardenak direla ziurtatzea".

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da, eta baliabide elektronikoen bidez izapidetuko dira. Diru laguntza jaso ahalko dute Euskadiko udal guztiek, aurreko deialdian lan berentzako esleipendun izan zirenek salbu. Genero ikuspegia duten dokumentuak prestatzeko beharrezko laguntza teknikoa kontratatzeko gastuak finantzatuko dira, gehienez 20.000 euroan, udal bakoitzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120