Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldia

Anders Fjeldsted Sextet, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan garaile

EUROPA PRESS - 2018(e)ko uztailaren 8a, igandea - 13:01etan eguneratua

Anders Fjeldsted Sextet, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan garaile

Anders Fjeldsted Sextet, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan garaile

Galería Noticia

Anders Fjeldsted Sextet, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan garaile
  • Pepe Zaragoza Quintet bandak bigarren saria irabazi du eta
  • Joan Saldaña bakarlari onena izendatu dute

BILBO. Anders Fjeldsted Sextet banda danimarkarra nagusitu da Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan. Bigarren saria Pepe Zaragoza Quintet talde espainiarrarentzat izan da eta, banda horren saxo-jotzaileak, Joan Saldañak, bakarlari onenari emandako saria eskuratu du. Aurten, gainera, zaleek bat egin dute epai-mahiarekin eta Publikoaren saria seikote danimarkarrari eman diote. Bakarlaririk onenaren saria, ordea, Iñigo Ruiz de Gordejuelari eman dio publikoak, Alexey León Quintet taldeko piano-jotzaileari, hain zuzen ere.

Anders Fjeldsted kontrabaxu-jotzailea bere belaunaldiko musikari preziatuenetako bat da Danimarkan. Bere herrialdeko nahiz nazioarteko hainbat artistarekin batera aritu da: Carsten Dahl, Jesper Thilo, Rodney Green, George Garzone eta Alvin Queen. Haren seikotearen musika batik bat originala da, Charles Mingusen edo Thelonious Monken inspirazioarekin, betiere soinu adierazkor eta organiko baten aldeko apustua eginez. Seikotean, Oilly Wallace (saxo altua), Rolf Sorensen (tronpeta), Soren Host (saxo tenorra), Artur Tuznik (pianoa) eta Henrik Holstekin (bateria) batera jarduten da.

Bigarren sariaren talde irabazlearen liderra, Alacanteko Pepe Zaragoza tronpeta-jotzaile eta musikagilea, Valentziako egungo jazz musikari gazteenen artean izenik esanguratsuenetako bat bilakatu da. Bere boskotearen aurrean lehenengo diskoa atera zuen orain dela gutxi, La plaça dels somnis, eta kritika bikainak jaso ditu, baita bi sari ospetsu ere: Ciudad de Talavera III Nazioarteko Jaialdia, 2015ean, eta Castellóko Universitat Jaume Iaren VII Jazz Jaialdia, 2016an. Taldekideak honako hauek ditu: Joan Saldaña (saxoa), Antoni Saigi (pianoa), Javier Pérez (kontrabaxua) eta Roger Gutiérrez (bateria).

Sariak

Talde Lehiaketaren irabazleek 4.300 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute zuzenean. Gainera, talde irabazlea gaur, uztailak 8, jardungo da berriz Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan, 21:00etan, Michel Camilo eta Tomatitoren aurretik. Halaber, garaileek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissako Jazzaldietan ere parte hartuko dute, Getxo Jazzaldiak horiekin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro eskuratuko ditu.

2018ko TALDE LEHIAKETA

Epaimahaiaren Saria
1. Saria: ANDERS FJELDSTED SEXTET
2. Saria: PEPE ZARAGOZA QUINTET
Bakarlaririk onena: JOAN SALDAÑA (Pepe Zaragoza Quintet;saxoa)

"Cifu" Publikoaren Saria
Talde irabazlea: ANDERS FJELDSTED SEXTET
Bakarlaririk onena: Iñigo RUIZ DE GORDEJUELA (Alexey León Quartet;pianoa)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120