Bermeoko geltokiak hobetuko dira

Udalak erabakia hartu du herritarren eskaerak eta beharrisanak kontuan hartuta

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Bermeo- Bermeoko Udalak Bermibuseko geltokiak egokitzea erabaki du. Horrela, San Juan portalean gelditu beharrean, anbulatorio parean geldituko da, bertara doazen herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobeto bermatzeko;izan ere, geltoki horretan geldi-tzen diren erabiltzaile asko anbulatoriora joaten dira eta euretariko batzuen mugikortasuna murriztua da.

Bermeoko Udalak erabaki hau hartu du herritarren eskaerak eta beharrizanak kontuan hartuta, adierazi du Benito Ibarrolazak, Bermeo Zerbitzuetako zinegotziak. Ildo horretan, helburua kalitatezko zerbitzua eskaintzea dela azpimarratu du.

Bestalde, ingurumena zaintze aldera eta trafikoa saihesteko, Ibarrolazak, Aritzatxu hondartzara joateko, autoa erabili beharrean, autobusa erabiltzeko eskatu die herritarrei;horrela, “gutxiago kutsatzen dugu eta guztion artean gure ingurua zaintzen dugu”. - DEIA

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120