63 ikastetxek parte hartu dute

Bizkaiko 2.500 ikaslek ekonomiari, zergei eta zerga-iruzurraren aurkako borrokari buruz ikasi dute

deia.eus - Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:05h

Unos 300.000 alumnos se examinarán desde este lunes de las pruebas de Selectividad.

Ikasleak

Galería Noticia

Unos 300.000 alumnos se examinarán desde este lunes de las pruebas de Selectividad.

Bizkaian gauzatu den zerga-hezkuntzari buruzko moduluaren lehen ikasturtean 63 ikastetxek parte hartu dute. Halaber, Bizkaiko ogasun eta finantzien foru sailak positiboki baloratu du ikasleen partaidetza, izan ere, fiskalitatearen gaineko hezkuntzak zerga-iruzurraren aurkako herritar arduratsuak eta konprometituak prestatzen laguntzen dute.

BILBO. Amaitu berri den 2017-2018 ikasturtean "Ekonomia eta Zergak" izeneko zerga-hezkuntzari buruzko modulua Bizkaiko 63 ikastetxetan eman da. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 2.529 ikasle izan dira, guztira. Horrenbestez, Ogasun eta Finantza Sailak modulu hau ezartzeko lehen ikasturterako egindako aurreikuspena (60 ikastetxe) gainditu da.

Hezkuntza-modulu honekin bat egiteko aukera borondatezkoa da, ikastetxe bakoitzak hartutako erabakia da, eta hark erabakitzen du ere, zer mailatan, hizkuntzatan eta ikasgaitan ematen den. Halaber, ikastetxeek hiru prestakuntza-ibilbideren artean hauta dezakete: murriztua (hiru saio), osoa (zazpi saio) eta zabaldua (hamar saio). Hiru kasuetan ikasleek prestakuntza teorikoa jasotzen dute multimedia programa baten laguntzarekin, eta ondoren, unitate didaktikoan oinarritutako jarduerak eta lanak egiten dituzte. Dauden aukeren artean, 2017-2018 ikasturte honetan:

  • 36 ikastetxek programa DBHko 4. mailan sartu dute, hamahiruk Batxilergoko 1. mailan eta gainerakoek, bi maila horietan konbinatuz. Kasu batean, berriz, Batxilergoko 2. mailan eman da.
  • hiru ikastetxetatik bik (42, guztira) euskaraz eman dute programa, 14k (% 22) gaztelaniaz eta beste zazpi ikastetxek bi hizkuntzak nahastuz.
  • Ikasgaiari dagokionez, gehienek (% 83) modulu hori ekonomian sartzea erabaki dute, nahiz eta zenbaitek ekintzailetzan, historian edo tutoretzako orduetan sartu.
  •  27 ikastetxek hiru saioetako ibilbidea aukeratu dute, 24k zazpikoa, bederatzik zabaldua (hamar saio) eta beste hiruk, berriz, ibilbideak konbinatu dituzte ikasle-mailaren arabera.

Ikastetxe parte-hartzaileei egindako inkesten arabera, asebetetze-maila handia izan da;hala, 5 puntutatik 4 puntu baino gehiago lortu da alor hauen balorazioan: erabilitako metodologia, itxaropenen betetze-maila, errepikatzeko asmoa edo ikasleek sektore publikoaren, zergen eta zerga-iruzurraren gainean duten ezagutzari buruzko balorazioa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak positiboki baloratu du hezkuntza-moduluak izan duen harrera nahiz parte-hartzaileen artean utzitako asebetetze-maila. Gogora ekarri behar da hezkuntza-programa honen eskaintza zerga-iruzurraren prebentziozko ekintza gisa jasotzen dela, sistema publikoaren zein zergen ezagutzaren bidez iruzurraren aurkako kontzientziazio soziala sendotzen baita.

Duela gutxi, Bizkaiko Foru Ogasunak Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako nahiz Gipuzkoako foru ogasunekin izenpetutako zerga-hezkuntzari buruzko hitzarmena beste hiru urterako berritu du. Horrenbestez, Bizkaiko ikastetxeetan modulu hori gutxienez 2020-2021 ikasturtera arte eman ahalko dute. Datorrenari begira, zerga-hezkuntzari buruzko modulua 70 ikastetxetan emango dela aurreikusten da, 94 ikastetxetan 2019-2020an eta 140tan 2020-2021 ikasturtean.

Gai hori emateko irakasleek prestakuntza espezifikoa jasotzen dute, eta multimedia programa baten laguntza jasotzen dute;azken horrek simulagailu bat du eta, haren bidez, ikasleek sozietate baten baliabideak kudeatu behar dituzte.

Unitate didaktikoak ondasun eta zerbitzu publikoak id

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120