Sabino Arana Fundazioaren egoitzan

Euskararen erabileraren gakoak aztertuko dituzte datorren ostegunean, Bilbon

Parte hartzeko izena eman behar da, postaz info@euskaltzaindia.eus edo 944 158 155ra deituz

EP - 2018(e)ko uztailaren 7a, larunbata - 17:18etan eguneratua

Sabino Arana Fundazioa.

Sabino Arana Fundazioa.

Galería Noticia

Sabino Arana Fundazioa.

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak euskararen erabileran eragiten duten gakoez gogoeta egiteko mintegia datorren ostegunean antolatuko dute, uztailaren 12an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Bilbo). "Euskararen erabileraren gakoak" izeneko jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da, info@euskaltzaindia.eus posta elektronikora idatzita edo 944 158 155 telefonora deituta.

BILBO. Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasiko dute mintegia, 09.15ean.

Jarraian, 09.30ean, "Jakin arren, erabiltzeko mugak eta oztopoak" izenburuko tartean, Jon Aizpurua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako arduraduna "Erabileraren gakoak azterketa soziolinguistikoen argitan" gaiaz ariko da.

Halaber, Garbiñe Beraziartua eta Beñat Muguruza Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleek "Erabileraren gakoak egoera informaletan eta gazteen artean (I)" izango dituzte hizpide, eta Joxerra Gartzia idazle eta irakasleak "Erabileraren gakoak egoera informaletan eta gazteen artean (II)" gaia landuko du. Ondoren, elkarrizketarako tartea izango da, Ibon Manterola EHUko irakasleak moderatuta.

Topaketaren bigarren zatian, 11.45ean, "Euskararen erabilera sustatzeko politika publikoak" izango dira aztergai. Hasteko, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako sailburuordeak "Euskararen erabilera hazteko eta kalitatea hobetzeko ildoak, Eusko Jaurlaritzaren euskararen agenda estrategikoaren (2017-2020) arabera" aurkeztuko ditu.

Gainera, 12.15ean, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendari nagusiak "Euskararen erabilerari begirako lan-ildoak Nafarroako Gobernuaren Plan Estrategikoaren arabera" izango du hizpide, eta amaitzeko, 12.45ean, Joseba Erremundeguy Euskararen Erakunde Publikoko Misio kargudunak "Euskararen erabilera sustatzeko politika publikoak Ipar Euskal Herrian" aztertuko ditu. Mintegia elkarrizketarako beste tarte batekin bukatuko da, Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea moderatzaile dela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120