uztailaren 1etik abuztuaren 31ra

Bermeok Gaztelugatxen bisita gidatuak eskainiko ditu udan

Gaztelugatxeko San Juaneko ermita irekita egongo da eta informazio zerbitzua eta bisita gidatuak eskainiko dituzte euskeraz eta erdaraz

DEIA - 2018(e)ko uztailaren 7a, larunbata - 17:28etan eguneratua

Las escaleras que dan acceso a la ermita de San Juan de Gaztelugatxe vivieron auténticas procesiones de ida y vuelta durante toda la jornada.

San Juan de Gaztelugatxe. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Las escaleras que dan acceso a la ermita de San Juan de Gaztelugatxe vivieron auténticas procesiones de ida y vuelta durante toda la jornada.

Bermeoko Udalak eta San Juaneko Batzordeak ekimen berri bat abian jarri dute. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, astelehenetan izan ezik, Gaztelugatxeko San Juaneko ermita irekita egongo da eta, bertan, informazio zerbitzua eta bisita gidatuak eskainiko dituzte euskeraz eta erdaraz. Ekimen honen berri gaur eman dute prentsaurrekoan Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, eta Irune Ormaetxeak, Turismo eta Urigintza zinegotziak.

Bertan, azaldu dutenez, ermitaren ordutegia asteartetik larunbatera 11:00etatik 18:00etara izango da, eta igande eta jai egunetan 11:00etatik 15:00etara. Astelehenetan itxita egongo da. Bisita gidatuei dagokienez, euskeraz asteartetik larunbatera 12:30ean eta 15:30ean izango dira eta igande eta jai egunetan 12:30ean. Gazteleraz, asteartetik larunbatera 13:30ean, 14:30ean eta 16:30ean izango dira eta igande eta jai egunetan 13:30ean eta 14:30ean.


Ormaetxeak azaldu duenez, bisita gidatuek “Gaztelugatxeko San Juan, bere historia eta istorioak, berarekin lotuta dauden tradizio, jaiak eta ohiturak, bere ingurumen balio izugarria eta itsasoarekin, arrantzaleekin eta Bermeorekin duen lotura ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dizkie inguruko zein kanpotik datozen bisitariei”.


“Hortaz, pertsona guztiak gonbidatzen ditugu bisita horiek egitera eta bermeotarrontzako hain berezia den Gaztelugatxerekin gozatzera;izan ere, toki zoragarria da bai bere paisaiaz gozatzeko eta baita bere historiarekin ere”, azpimarratu du.


Ormaetxeak adierazi duenez, bisita horiek egiteko bi gidari kontratatu dira, “bermeotarrak, Gaztelugatxe gure altxorraren sekretu guztiak bihotz bihotzetik erakutsiko dituztenak, hain zuzen ere”. Informazio gehiago: https://www.bizibermeo.eus/



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120