eustaten arabera

Jaiotzak %6,4 gutxitu ziren 2017an EAEn

Gipuzkoan 5.593 haur jaio ziren iaz, Bizkaian 8.522, eta Araban 2.961

EP - 2018(e)ko uztailaren 6a, ostirala - 10:49etan eguneratua

Un bebé recién nacido.

Un bebé recién nacido. (PIXABAY)

Galería Noticia

Un bebé recién nacido.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 17.076 haur jaio ziren 2017. urtean, aurrekoan baino %6,4 gutxiago. Ama estatu espainiarren artean %7,5ekoa izan zen jaitsiera, eta atzerritarren artean, %2,4koa, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

BILBO. Lurraldeka, Gipuzkoan 5.593 haur jaio ziren iaz, aurreko urtean baino %7 gutxiago (jaitsierarik handiena). Bizkaian 8.522 ume jaio ziren (-%6,9), eta Araban 2.961 (-%3,7).

Bestalde, jaiotza tasa 1.000 biztanleko 7,8 jaiotzakoa izan zen 2017an EAEn, Estatu espainiakoaren azpitik, non 8,4koa izan zen, behin behineko datuen arabera. Herrialdeei dagokienez, tasarik handiena Araban izan zen, 1.000 biztanleko 9,1 jaiotzarekin, ondoren Gipuzkoan (1.000 biztanleko 7,8 jaiotza), eta azkenik Bizkaian (1.000 biztanleko 7,5 jaiotza).

Jaiotzen %80,8an amek 30 urte edo gehiago zuten. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena izan zen, jaiotza guztien %36rekin, 2016an baino %0,7 puntu gutxiago. Ondoren, 35-39 urteko amen taldea kokatu zen (%34,7, bi hamarren gutxiago), eta jarraian 40 urte eta gehiagokoena, gero eta handiagoa izaten jarraitzen duena (%10,1, sei hamarren gehiago). 25-29 urteko amen jaioberriak %13,5 izan ziren, bi hamarren gehiago, eta 20-24 urtekoenak %4,5, hamarren bat gehiago. Ama nerabeak guztien %1,2 izan ziren, aurreko urteko zifra bera.

Amen nazionalitatea kontuan harturik, 2017an, %22,3 atzerritarrak izan ziren eta 3.810 haur ekarri zituzten (2016an %21,4 ziren ama atzerritarrak). Nazionalitate hauetakoak izan ziren batez ere amak: 735 Marokokoak, 347 Errumaniakoak, 247 Kolonbiakoak, 210 Boliviakoak, 194 Nigeriakoak, 181 Paraguaikoak, 164 Nikaraguakoak, 123 Ekuadorrekoak, 119 Aljeriakoak eta 116 Brasilgoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatu ziren joan den urtean, EAEn bizi diren Estatu espainiarrak baino. Horrela, 30 urte baino gutxiagorekin atzerritarren %40,7 izan zen ama, eta Estatu espainiarren artean, aldiz, %13.

Halaber, amen batez besteko adina 33,5 urte izan zen iaz. Estatu spainiarren artean 34,3 urte izan zen batez besteko adina, eta atzerritarren artean 30,8 urte. 2017ko ama lehen erdituen batez besteko adina 32,6 urte izan zen.

EZKONTZAZ KANPO

Bestaklde, 2017an ezkontzatik kanpo izandako jaiotzak 7.492 izan ziren, hau da, aurreko urtean 2016an baino %4,7 gutxiago. Ezkontzaz kanpo izandako jaiotzak guztien %43,9 izan ziren, 2016an %43,1 izan ziren bitartean

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120