53 ikastetxek hartu dute parte

2.279 ikaslek parte hartu dute "NAHIkt" programan

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat eta euren gurasoentzat dira tailerrok

DEIA - 2018(e)ko uztailaren 6a, ostirala - 10:26etan eguneratua

2.279 ikaslek parte hartu dute "NAHIkt"programan.

2.279 ikaslek parte hartu dute "NAHIkt"programan.

Galería Noticia

2.279 ikaslek parte hartu dute "NAHIkt"programan.

Guztira HIRIko 53 ikastetxe publiko eta pribatuko 2.279 eskola-umek eta 158 gurasok hartu dute parte, ikasturte honetan lehenengoz, NAHIkt (Neurria adimenarekin hartu IKTei” programan.

BILBO. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Drogramenpekotasunen Prebentziorako Taldearen bidez bultzatutako programa hau eskolan eta familian jarduera digital segurua eta osasungarria sustatzeko da. Parte-hartzaileen gogobetetze maila oso handia izan da, bai edukien eta metodologiaren aldetik, bai saioen aplikagarritasunaren eta erabilgarritasunaren aldetik.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat – Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako talde batzuek ere hartu dute parte – eta euren gurasoentzat dira tailerrok. Internet, eskuko gailuak eta sare sozialak arriskurik gabe eta gehiegizko erabilerarik gabe erabiltzen ikasten dute. Hainbat arlori buruzko oinarrizko jarraibideak ere ikasi dituzte, hala nola, sareko segurtasunari, Interneteko legez kanpoko ohiko ekintzei eta horien ondorioei buruzkoak, ziberbullying-a eta prebentzioa eta, azken batean, zelan saihestu arazoetan sartzea eta zer egin horrelakoetan nahastuta egonez gero.

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publikoek prebentziozko neurriak ezarriko dituzte, dagozkien eskumenen esparruan eta, oso bereziki, osasunaren, gizarte-zerbitzuen eta hezkuntzaren sistemetan, herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko. Horiek horrela, “NAHIkt” programaren (“Neurria Adimenarekin Hartu IKT-ei”) helburu nagusia da Bilboko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Internet, eskuko gailuak eta sare sozialak modu arduratsuan eta osasungarrian erabiltzen ikastea.

Helburu horrekin, ikasleentzako, euren gurasoentzako eta sareko hezkuntzaren arloko prebentzioko eragileentzako tailerrak antolatu dira, helburu hauek betetzeko:

  • Eskola- eta familia-eremuetan sareko jarduera segurua eta osasungarria sustatzea, erronkak eta prebentziorako estrategiak identifikatuta eta balioa emanda eta bultzatuta Internetera konektatuta dagoen gizarteak eskaintzen dituen aukerak.
  • Internet, gailu mugikorrak eta sare sozialak erabiltzeari lotutako arrisku-egoerak eta arrisku-jokabideak saihesteko prebentzioko jarraibideak ezartzeko.
  • Pribatutasunaren eta norbere datuak babestearen kultura sustatzea.
  • Ziberbizikidetza positiboa eta herritarrak sarean arduratsuak izatea bultzatzea.

IKTen erabilerari eta ekipamenduari buruzko azken inkestaren arabera (EIN-INE, 2017ko urria), 10 urteko neskato-mutikoen % 25 dira mugikorra erabiltzen dutenak baina ehuneko hori % 75ekoa da 12 urtekoen artean. 14 urtetik aurrera, 10 adingabetik 9k mugikorra daukate. Egia bada ere etxeetan Interneterako konexioa behar duten bideo-jokoen, tableten eta ordenagailuen erabilera 11 urte baino lehenago hasten dela, gure ustez 6. maila egokiena da sareko teknologiak arriskurik gabe erabiltzearen eta horiekin ondo pasatzearen arloko prebentzioan esku-hartzeko. Izan ere, adin horretan hasten dira gailu horiek modu autonomoagoan erabiltzen, smartphoneek eskaintzen dituzten aukerak baliatuta.

Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak “ilusioz eta erantzukizunez abian jarri dugun ekimen honen izaera pedagogikoa eta prebentziozkoa” azpimarratu nahi izan du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120