Open Data

Euskadik eta Kanariar Irlek Gobernu Irekiaren inguruko bigarren topaketa egin dute

Ekimen berriak martxan jartzeko helburuarekin

2018(e)ko uztailaren 5a, osteguna - 12:42etan eguneratua

“Gobernu Irekia”ren inguruko bigarren topaketa egin dute

“Gobernu Irekia”ren inguruko bigarren topaketa egin dute (IREKIA)

Galería Noticia

“Gobernu Irekia”ren inguruko bigarren topaketa egin dute

Eusko Jaurlaritza eta aldundiak, Kanariar Irletako Gobernuarekin batu dira gaur berriro Euskadi-Kanariak Gobernu Irekiaren Bigarren Topaketaren esparruan, Open Data, herritarrek politika publikoetan duten parte hartzeko prozesuaren ebaluazio eta beste zenbait gairen buruz eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta ekimen berriak martxan jartzeko.

BILBO. Santa Cruz Tenerifekoan egindako topaketan, erakunde parte hartzaile guztiek administrazioetatik datu irekien estrategiaren alde egiteko duten baterako konpromisoa erakutsi dute, gizarte balioa sortzen duen tresna gisa, sozietate zibilaren parte hartzea bezala, antolatua edo ez antolatua, politika publikoak diseinatzeko eta planifikatzeko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta José Miguel Barragán Kanariak Irletako Gobernuko Presidentetzako sailburuak parte hartu dute, besteak beste. Bi agintarien arteko bigarren topaketa izan da, Euskadin joan den martxoan egindako mota horretako lehen jardunaldikoaren ondoren.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, mahai teknikoetan Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ere parte hartu dute.

OPEN DATA
Open Data filosofiaren oinarria da herritarrentzat formatu berrerabilgarrietan eskuragarri jartzea erakunde publikoek kudeatzen dituzten datuak, libreki birbanatu eta berrerabili ahal izateko beste administrazio publiko edo profesional batzuek (ikerketa taldeak, komunikabideak, enpresak), merkataritza xedeetarako, gizartearentzako aplikazioak eta zerbitzuak garatzeko.

Era berean, tresna horrek aukera ematen die herri administrazioei gardentasunaren eta gobernu onaren arloan aurrera egiteko eta eskaintzen dituzten zerbitzu publikoen kalitatean hobetzen jarraitzeko.

2001an, Europako Batzordeak datu irekiei buruzko txostena aurkeztu zuen, eta "berrikuntzarako, hazkuntzarako eta gobernu gardenerako makina" gisa katalogatu zituen. Txosten horretan Europako aitortu zuen datu irekiak aukera bat direla sektore publikorantz egiteko herritarren konpromisoan, politika publikoen garapenean eta zerbitzuen prestazioan aurrera egiteko. Gainera, Europako Zuzentarauak indarrean jartzean administrazio publikotik sortzen den informazioa berrerabiltzeko betebeharra ezarri da.

Oraintsuko azterlanen arabera, datuetan oinarritzen den jarduera ekonomikoa hazkunde aukera dela. Gaur egun, Estatuan, toki eta eskualde mailako 150 ekimen inguru daude 14.750 datu multzo eskuragarri dituztenak, eta, zenbatespenen arabera, 2016 eta 2020 artean, datu irekien sektoreak %37 egingo du gora Europa osoan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120