"Panorama Demografikoa 2018" ikerlana

EAEko 65 urte eta gehiagoko biztanleak %22 dira 2016an

EAEko biztanleriak ia 35.000 pertsona irabazi ditu 1981etik 2016ra

EP - 2018(e)ko uztailaren 5a, osteguna - 11:05etan eguneratua

Dos jubilados pasean por Bilbao.

Dos jubilados pasean por Bilbao. (Foto: Oskar González)

Galería Noticia

Dos jubilados pasean por Bilbao.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 65 urte eta gehiagoko biztanleen portzentajea %9 izatetik %22 izatera igaro da 1981. urtetik 2016. urtera, Eustat estatistika erakundeak egin duen "Panorama Demografikoa 2018" ikerlanaren arabera. Lan horretan fenomeno demografikoen analisiak laburbildu ditu Eustatek.

BILBO. Horrela, lan horren arabera, EAEko biztanleriak ia 35.000 pertsona irabazi ditu 1981etik 2016ra. Aldi horretan zeinu ezberdineko aldakuntzak gertatu ziren. 1981etik 2001era, 59.000 pertsona pasa galdu ziren, batez ere 1990eko hamarkadan, migrazio saldoa (aurreko hamarkadatik) eta saldo begetatiboa (jaiotzak ken heriotzak) negatiboak izan baitziren.

2001etik 2011ra, aldiz, 91.000tik gora pertsona irabazi ziren, migrazio saldoa eta begetatiboa positiboak izan zirelako, batez ere migraziokoa. Modu honetan, aurreko 20 urteetan galdurikoa aise berreskuratu zen hamar urte horietan. Halaber, 2012 eta 2016 artean, 3.000 pertsonakoa izan zen biztanleriaren galera, baina, hala ere, EAEko biztanle kopuruak 1981ekoa baino handiagoa izaten jarraitu zuen.

EAEko biztanleriaren egiturari dagokionez, adin talde nagusien araberako banaketaren bilakaerak jaitsiera nabarmena eta etengabea izan du adinik gazteenetan, eta igoera adinik zaharrenetan. 1981etik 2016ra bitartean 65 urte eta gehiagoko biztanleria %9tik %22ra pasatu da, hau da, bi aldiz baino gehiago gehitu da.

Gazteen espazioa erritmo horretan murriztu da: 1981ean hiru pertsonatatik batek 20 urte baino gutxiago zituen, eta2016an %18 ziren adin horretakoak. Are ikusgarriagoa izan da pertsona zahar-zaharren (85 urte eta gehiago) kopuruaren goratzea: 5,5ez biderkatu da 36 urte horietan eta orotarakoaren %4 dira.

Bestalde, EAEn jaiotza tasa gordina 1.000 pertsonako 8,4koa zen 2016an. 1960ko hamarkadan 1.000 pertsonako 20tik gora zegoen, Estatuaren gainetik. Harrezkeroztik, jaitsiera etengabea izan zen 1995era arte;urte horretan 1.000ko 7,3koa izatera iritsi zen. Ordutik hazi zen, eta maila gorena 2008an eduki zuen (1.000ko 9,9). Azken urteetan jaitsi egin da berriz, 2016ko aipaturiko mailaraino. Halaber,1978tik lau urte handitu da amen adina seme-alabak jaiotzean, eta 33 urte zen 2016an (Estatuan 32 urte, Italian 31,8, Portugalen 31,1 eta Alemanian 30,9).

HERIOTZA

Heriotza kopuruari dagokionez, %52,8 hazi da 1979tik (1975-2016 aldiko minimoa) 2015ra bitartean. 2015ean maximoa iritsi zen. Batez besteko adina hiltzean 15,4 urte atzeratu da, eta horrek erakusten du bizitza luzera handitu dela.

Sexuei erreparatuz, adinaren igoera antzekoa da (15,6 urte gizonetan eta 15,2 emakumeetan), baina abiapuntua ez zen berdina;izan ere, 1975ean gizonak 60,9 urterekin hiltzen ziren batez beste, eta emakumeak 68 urterekin. Batez besteko adinaren diferentzia hiltzean gero eta handiagoa izan zen 1992ra bitartean, hamar urtekoa izan baitzen, baina ondoren murriztu eta 2016an 6,6 urtekoa izan zen.

Heriotza kausen proportzioak aldatu egin dira azken 26 urteetan, batez ere tumore eta zirkulazio sistemaren gaixotasunetan. 1990ean azken horiek heriotzen ia %36ren eragileak ziren, eta tumoreak %27renak. Bi kausa talde horien bilakaerak ekarri du 2016an tumoreek pisu handiagoa edukitzea (%29,8) zirkulazio sistemaren gaixotasunek baino (%27).

Aldi horretan kanpoko kausak 1990eko ia %6tik 2016ko %3,7ra murriztu dira, trafiko istripuetan gertaturiko jaitsiera nabarmenari esker. Batez ere ugaritu dira buruko eta nerbio sistemaren gaixotasunak, 1990eko%4,3tik 2016ko %13,4ra iragan baitira. Alzheimer gaixotasuna eta dementziak nabarmendu dira.

Bestalde, sexu ezberdineko EAEko biztanleen arteko ezkontzak 7.387 izan ziren 2016an, 1976tik kopuru txikiena, urte horretan 16.093 izan baitziren. EAEko ezkontzako tasa 1.000 biztanleko 3,4 ezkontza da, Europako txikienetakoa da, eta Italia, Portugal eta Espainiakoekin bakarrik da alderagarria. Ezkontza kopurua jaisteaz gain, EAEko gizartearen ezkontzaren gainekoezaugarririk garrantzitsuena ezkontide ezkongabeen adinaren igotzea da. Horrela, 1986tik senargaien batez besteko adina 8,4 urte igo da, eta emaztegaiena 9,5 urte. 2016an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 36,7 urte izan zen, eta emakume ezkongabeena 34,8 urte.

MIGRAZIOA ETA IMMIGRAZIOA

Bestalde, EAE biztanle egozle izatetik jasotzaile izatera pasatu da. Horrela, 1988tik 1999ra, EAEk 52.638 pertsona galdu zituen migrazioengatik, baina 2000tik 119.996 irabazi ditu batez ere, atzerritarren etorreragatik.

Halaber, 2000tik 2016ra, 610.951 pertsona etorri dira EAEra eta 490.955 joan dira. Hortaz, XX. mendeko azken 11 urteetako norabideak buelta eman du, tarte horretan 136.159 immigrante 188.797 emigrante izan baitziren.

1988tik 2016ra, EAEko kanpo migrazio saldoek portaera ezberdina dute aztertutako eremu geografikoaren arabera. Atzerriko saldoak beti izan dira positiboak (2012, 2013 eta 2014an izan ezik, 12.851 pertsona gutxiagorekin), baina 1997ra arte oso urriak ziren, 2.000 pertsona ingurukoak.

Gainerako Estuarekiko saldoak, aldiz, negatiboak izan dira 1988-2008 aldi osoan gaindi. 1988an izan zen saldo negatibo altuena, 21.000 pertsona baino gehiagorekin, eta gainerako urteetan 4.000 pertsona ingurukoa izan zen.

Eustatek estatistika hau egiten duenetik lehenbiziko aldiz gehiago izan dira 2008an Estatuko beste erkidegoetatik EAEra etorritako pertsonak, kontrako bidea egin dutenak baino (49 pertsona gehiago). Hurrengo urteetan gora egin du saldo horrek eta 2011n goia jo zuen, 6.638 pertsonarekin, 2015ean 947koa izan arren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120