Zirrikituetatik begira

German, Nagore . . .

Josu Torre - Jueves, 5 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

aLTSASU, Manada . . . kate bereko mailak etenik gabe. Haietan, heriotzak, besteetan, zorionez ez dira horretara iritsi. Bi ildoetan izendatzaile komun berbera: Abusua. German eta Altsasukoen kasuan botere bortitzaren gehikeria;Nagore eta samaldarenean matxismoaren basakeria. Biak ala bietan Justiziaren murritza, injustizia. Kronologiari kasu eginez, 40 urte betetzen dira igandean grisak German gaztea tirokatuz Iruñeako kaleetan akatu zutenetik. Beste ehunka gazte eta helduekin batera “delitu la-tza” osatzen zebillen German: Ezelako iskanbilla gabe Amnistia osoajartzen zuen pankarta baten atzean joatea, alegia. Bi puntu argi utzi nahi nituzke azio nazkagarri horren inguruan. Bat, zuzenean Gobernu Zibiletik tiratzeko aginduak ematen zituztela eta, bi, ez zela kasualitatea izan German aukeratzea biktima bezala;aspaldian ezaguna zelako ezkerreko taldeetako ekintzaile moduan. Hori gutxi balitz, oraindik duela bi urte haren izenean jarrita dagoen monolitoa, pinturaz zikindu zuten, azioa Asiron alkatea iraintzeko erabiliz. Urte latza izan zen 1978.a Iruñean, besteak beste Kristoren Gerrilleroek ekintza mordoa egin zituztelako. Konparazioak beti arriskutsuak diren arren, Altsasuko gazteen auzian ere agindu mlitar eta politikoen alde jotzeak mezede txikia egiten dio Justiziari.

Zinez ahantzi ezinez odola egiten duen beste kasutik ere hamar urte joan dira jadanik, biharko egunez Nagore Laffage gaztea sexu erasoak jasan ondoren akatu zutenetik. Asasinoak etzuen onartuko salaketarik, haren ohoreaz gain familia eta sekta erligioso bat zikintzearen beldurrez. Izan ere Opus Dei-k ezin zitekeen seme galdurik agerian utzi. Agerian ez ezik, kartzelan ere ez. Urte gutxitxo preso egin eta gero aspalditik dabillelako bere mediku lanean lasai, inolako presio ez salakuntza gabe. Oraingoan ere alderatzearen alde bakarra herio-tza da, zorionez, Madrileko gazte bat bizirik atera zelako duela bi urte Sevillako samalda basati baten sexu erasoak jasan ondoren. Horiek Ejerzituaren babesa dute eta kalean dira.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120