guztira, 312 PLAZA

Bilboko udalak tokiko administrazioaren lan eskaintza onartu du 2018rako

Lan-eskaintzaren barruan onartu diren 312 plazetatik 150 Udaltzaingoaren barrukoak dira

DEIA - 2018(e)ko uztailaren 5a, osteguna - 10:14etan eguneratua

Bilboko udala.

Bilboko udala.

Galería Noticia

Bilboko udala.

Bilboko Udalak 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du gaur;312 plaza aterako dira. Horietako 150 Udaltzaingoko lanpostuak izango dira eta gainerakoak, tokiko administrazioko hainbat lanpostu.

BILBO. Gobernu taldeak gaur onartu duen proposamenak Negoziazio Mahaian dauden sindikatuen oniritzia izan du;eskaintzaren helburua da, batetik, udaleko plantilla arian-arian gaztetzea eta orekatzea eta, bestetik, garai berrietara egokitzea eta Udaleko sailetan dauden langile-premiak betetzea.

Nobedadeetako bat da LEP honetako plazen % 7 (guztira, 21 lanpostu) desgaitasuna duten pertsonentzat gordeko direla. Euskararen erabilerari dagokionez, hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa duten plazetan, nahitaezkoa izango da hizkuntza-eskakizuna edukitzea eta ziurtatzea;gainerakoetan, euskara merezimendutzat joko da deialdi bakoitzeko oinarrietan adierazitako ehunekoetan.

LEP honetako beste helburuetako bat da bitarteko lan-kontratuen tasak edo interinitate-tasak murriztea, kalitateko lan publikoa eta egonkorra eskainiz, baita bertako pertsonalaren barne-sustapena ere, LEPan protagonismo berezia eskainiz, 99 plazako erreserbaren bitartez.

PLAZEN KATEGORIAK

Gobernu Batzordeak gaur egindako bileran LEP hau onartu ondoren, lanpostuetako deialdiak zehaztuko dituzten kronogramak ezarriko dira.

312 plazen proposamenean hauek daude: udaltzaingoaren agente izateko 150 plaza;administrazio orokorreko 7 teknikari;4 arkitekto;3 ingeniari;antolaketako teknikari 1;albaitari 1;4 mediku;8 kalitateko teknikari;3 ekonomialari;euskarako teknikari 1;laneko arriskuen prebentziorako teknikari 1;emakumeen aukera berdintasunerako aholkulari 1;3 arkitekto tekniko;6 ingeniari tekniko;3 erizain;8 gizarte-langile;11 delineatzaile;industria-maisu/teknikari espezialista 1;artxiboko 4 laguntzaile;liburutegiko 7 laguntzaile;gizarte eta kultur arloko 4 animatzaile;trafikoaren antolaketarako laguntzaile tekniko 1;albaitaritzako laguntzaile 2;19 suhiltzaile;ofizioetako 9 ofizial eta 50 menpeko langile.

Udalak 218 plazako LEPa onartu zuen 2017an;harako hura Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazio guztietatik garrantzi handieneko eta lanpostu gehien eskaini zituen LEPa izan zen, baina goitik behera gainditu du Udalak aurten deitutakoak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120