www.bilbao.eus webgunean

Bilboko udalak "Gobiernu irekia" ataria jarri du martxan

Espazio berriak lau atal ditu: Bilbao parte-hartzailea;Bilbao gardena;Bilbao arduratsua eta Bilbao Open Data

deia - 2018(e)ko uztailaren 5a, osteguna - 12:41etan eguneratua

Juan Mari Aburto.

Juan Mari Aburto. (O. González)

Galería Noticia

Juan Mari Aburto.

Bilboko Udalak “Gobernu Irekia” espazioa jarri du abian www.bilbao.eus webgunean. Espazio horretan, gobernamendu onaren –gardentasuna, partaidetza eta lankidetza- printzipioak jaso eta garatzen dira, eta gainera, herritarrek gestio publikoaren kontrola egitea ahalbidetzen du.

BILBO. “Gobernu irekiak” hiru helburu ditu: batetik, informaziorako sarbidea erraztea;bestetik, herritarren benetako parte-hartzea ahalbidetzea;eta, azkenik, bilbotarren eta Udalaren arteko zuzeneko harremanetarako eredu berria sortzea.

Juan Mari Aburto Alkateak adierazi duenez, sareko espazio berri hau “Bilboko Udalaren eta herritarren arteko etengabeko eta norabide biko komunikaziorako eta komunikazio gardenerako modua da”. Gainera, azpimarratu du Udala lanean ari dela “elkartzeko espazio eta mekanismo berritzaileak sortzeko” eta gehitu du: “lanean ari gara herritarrak gure ekintza politikoaren erdian egon daitezen, horretarako euren eskariak entzuten ditugu eta politika euren nahietan oinarrituta egiten saiatzen gara”.

“Gobernu Irekia” Udalaren proiektu estrategikoetako bat da, betiere herritarrekiko informazio-sistemak eta harremanak hobetzeko ahaleginean, bai eta erakundearen kalitatea hobetze aldera ere. Webgunean espazio berri hau jartzearekin, Bilbok aurrera egiten du gardentasunarekin, herritarren partaidetza sustatzearekin eta gestio aurreratuarekin hartutako konpromisoan.

Udalak informazioa aztertu eta antolatu du, eduki gehiago jarri ditu, udalarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio gehiago eta zehatzagoa emanez, eta informazio berria sartu du, esaterako, parte-hartze bidezko prozesuei buruzkoa.

HURBILTASUNA, GARDENTASUNA ETA PARTAIDETZA

Webguneko espazio berrian 4 atal bereizi dira:

1.Bilbao parte-hartzailea: Gobernu Irekiaren zutabeetako bat parte-hartzea da, eta hain zuzen ere, espazio hori webgunean gehitzea da proiektu honetako nobedaderik handienetako bat.

Bilboko Udalaren iritziz, parte-hartzea berebizikoa da herritarrek eta Udalak ezagutza eta esperientzia partekatu ditzaten. Helburua da herritarrek ere erabakiak hartzen parte hartzea, hau da, gai publikoen plangintzan, gestioan, sustapenean eta ebaluazioan herritarrak tartean izatea. Horrela, espazio honetan herritarrek aukera izango dute, besteak beste, parte-.hartze bidezko prozesu irekiak zeintzuk diren eta horien bilakaera zein den jakiteko, prozesu horietan parte hartzeko eta egoki iritzitako proposamenak egiteko.

Bilbao Parte-hartzailea atalean 6 azpiatal egongo dira, informazio honekin: Udalaren kontseiluak, herritarren parte-hartze bidezko entitateak, parte-hartze bidezko prozesuak, Auzokide Plana eta herritarren parte-hartzeari buruzko arautegia.

Gainera, Jarraipenerako Batzordea sortu da, udal partaidetzaren garapen egokia, batzordearen garapena eta etengabeko hobekuntza bermatze aldera. Batzordea udaleko sail guztietako arduradunek osatzen dute, bai kontseiluak koordinatzen dituzten sailetakoek, bai parte-hartze bidezko prozesuetan buru direnek eta horiek antolatzen dituztenek ere;koordinazioa Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailari dagokio.

2.Bilbao gardena: Bilboko Udalaren Gardentasunaren Ataria da, etengabe berrikusten eta hobetzen ari dena. Atari horretan herritarrek udalaren gestioaren hainbat arlotako informazioa dute eskura: kontratazioa, hirigintza, arautegiak, diru-laguntzak, giza baliabideak edo informaziora jotzeko eskubidea, besteak beste.

Gardentasunaren Atarian honako hauei buruzko informazioa ere badago: udal entitateak, erakundeak eta giza baliabideak, gobernu-organoak, ordezkaritzako karguak eta izendapen askearen bidezko karguak, ebazpen judizialak, talde politikoak eta konfiantzazko karguak.

3.Bilbao arduratsua: Bilboko Udalak herritarrekin hartuta dituen konpromisoak betetzeari buruzko informazio guztia biltzen da atal honetan. Helburua da herritarrek udalaren konpromiso publikoak berrikusi eta partekatu ahal izatea bermatzea.

Horren harira, herritarrek honako hauek egiaztatu ditzakete: Gobernu Planaren eta beste plan batzuen bidez Udal Gobernuaren konpromisoak zenbateraino bete diren;zerbitzuen agiriak;Jokabide Onerako Kodea;zerbitzuetako memoriak eta osoko bilkuretan hartutako konpromisoen jarraipena, azken hau espazio horretako nobedadeetako bat.

Espazio hau ere berria da informazio gehitzen joango da.

4.Bilbao Open Data: Bilboko Udaleko datu irekien zerbitzua, datu irekiak eta berriro erabiltzeko modukoak edozein erakunde edo pertsonak ikusteko moduan jartzeko ekimena. Helburua da sektore ekonomikoen garapenean, administrazioaren sustapenean eta Smart Bilbaoren aurrerapenean laguntzea.

Besteak beste, hauek: lizitazioak, 2017an esleitutako kontratuak, aparkalekuak, trafikoaren egoera denbora errealean. Gainera, orain arteko datuak interesaren araberako kategoriatan antolatu eta ordenatu dira: zientzia eta teknologia;kultura eta aisia;demografia;ekonomia eta sektore publikoa.

OPEN GOVERNMENT PARTNERSHIP (OGP)

“Gobernu Irekiaren” espazio berri honetaz gain, Bilboko Udalak jarduteko beste ildo batzuk ere baditu Gobernamendu Onaren atalean aurrera egiteko. Horrela, bada, Gobernu Irekirako Aliantzako Tokiko Aliantzako Tokiko Gobernua izeneko programan murgilduta dago une honetan. Erakundeen arteko nazioarte-mailako proiektu garrantzitsu honek Euskadi hautatu du Tokiko Gobernuen Programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeen artean. Helburua, gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekin sentsibilitate handiagoa dutenak sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea da. Programa horretan parte hartzen dute Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek eta Gasteizko eta Donostiako udalek. Baita Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak, EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteak ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120