Talaieroa

Presoak urruntzeaz eta hurbiltzeaz

Erramun Osa - 2018(e)ko uztailaren 3a, asteartea - 06:00etan eguneratua

Komunikazio estrategien liburuxketan hainbatetan aipatzen den, eta politikan sarritan baliatzen den, jukutria da: ez dago gezur handiagorik hala dela frogatzea ezinezko egiten duena baino, gezurrak bide luzea egin dezakeelako eta imajinario kolektiboan gaitzesgarria den zerbait dagoela iradokitzeko aukerak etengabe eskaintzan dituelako. Horixe izan da estrategia Sanchezen aldeko zentsura mozioak aurrera egin eta berehalakoan. Izan ere, PPk hainbatetan aipatu du, zen-tsura mozioaren aldeko botoa ematearen truke, EAJren eta PSOEren artean ezkutuko akordio bat dagoela... eta ezkutuan eginiko tratua denez gero, ez dago horren zantzurik, ez eta gezur horren ezezkotasuna frogatzerik ere.

PPk ez du onartu nahi bere arduradun esanguratsuek ustelkeriarekin izan duten harremana, bai eta PPren legez kanpoko finantzaketa izan direla alderdiaren gainbeheraren eta gobernutik kentzearen arrazoi nagusiak. Ondorioz, batzuek hitza jan dutela eta PSOEk edozelan gobernura iritsi nahi izan duela izan dira eraiki nahian ari diren errelatoaren ardatz nagusiak. Agerian dagoena ukatuz, ikuskizundago PP eraberritzeko heldulekurik ote dagoen.

Esan bezala, itun sekretuek kanporatu omen dute PP Gobernutik... eta itun horren osagaietako bat presoak hurbiltzeari buruzkoa da.Badira urteak ETAk indarkeria baliatzeari uko egin ziola eta, hilabeteak, alde bakarreko erabaki baten bidez, desegin dela, baina PPrentzat gauzak ez dira ia aldatu, are gutxiago presoen gaian. Haren iritziz, presoak hurreratzea amore ematea eta laidoa da, bai eta biktimei iseka egitea eta beheratzea ere.

Kontua da inork ez duela iradoki libre utzi behar direnik eta kartzela guztietako leihoetan daudela barroteak, Arabako Zaballan zein Guadalajaran egonik ere... baina igual dio! Hurbiltzea kaleratzearen gaiarekin nahasi nahi da, inolako pausorik emateko modurik egon ez dadin.

Egun indarrean dagoen araubideak ematen du nahikoa helduleku presoak hurreratzeko, bergizarteratzea sustatzeko eta bizikidetzarako oinarri berriak ezartzeko. Horixe da bidea, alferrikako sufrimendurik eragiten ibili gabe. Eginiko minaren aitortzak, eragindako sufrimendua bidegabea izan zela onartzeak lagundu dezake presoak gerturatzeko eginkizun dagoen bide horretan... baina, hori desiragarri izanik ere ez da funtsezkoa. Gauzak aldatu dira, zorionez aldatu ere! Eta komeni da, lehen zein orain bidegabea den, alferreko sufrimenduen sorrarazlea den presoen urruntzearekin amaitzea.

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120