uztailaren 4tik 8ra

Charenée Wade abeslariak Getxoko Jazzaldia irekiko du asteazkenean

EP - 2018(e)ko uztailaren 3a, asteartea - 18:31etan eguneratua

Getxoko Jazzaldia.

Getxoko Jazzaldia.

Galería Noticia

Getxoko Jazzaldia.

Urtero ospatzen den Euskadiko Jazz zirkuitua asteazkenean hasiko da Getxon, uztailaren 4an. Aurtengoa 42. edizioa da eta, bost egunez, izen handiko artistak eta musikari gazteak bilduko dira Bizkaiko udalerrian 21 kontzertu eskaintzeko. Lehenengo egunean Charenée Wade abeslari estatubatuarraren saioa izango da Biotz Alai Abesbatza plazan, 22.00etan. Jazz eszenan azken urteotan sortutako ahots onenetarikoa dauka kantari estatubatuarrak, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

BILBO. Eguneko egitarauan beste bi saio egongo dira. Horrela, Talde Lehiaketan Pepe Zaragoza Quintet ariko da, Biotz Alai Abesbatza plazan, 21.00etan, eta Hirugarren Milurtekoa atalean M.A.P. hirukotea, Algortako Geltokia plazan, 19.00etan, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez.

Antolakuntzaren arabera, Charenée Wade kantari, konpositore eta moldatzaileak "jazz eszenako etorkizun handiko artista" dela erakutsi du azken urteotan. Carnegie Hall-en Dianne Reeves-en musikari tailerrean parte hartzeko hautatu ziren lau talentu gazteetako bat izan zen, eta lehenengo finalista izan zen Thelonious Monk Nazioarteko Ahots Lehiaketan. Halaber, Betty Carter-en Jazz Ahead Program ekimen ospetsuan parte hartzeko hautatu zuten (Kennedy Center, Washington).

2011. urtean hasi zuen bere ibilbide diskografikoa, "Love Walked In" lanarekin, eta 2015ean argitaratu zuen "The Offering", Gil Scott-Heron eta Brian Jackson-en musikari eginiko omenaldi berritzailea eta abangoardiazkoa. Une honetan bere hirugarren lanaren grabaketa prestatzen ari da, abesti originalez erabat osatuta egongo dena.

TALDE LEHIAKETA
Bestalde, Talde Lehiaketan Alacanteko Pepe Zaragoza tronpeta jotzaile eta konpositorea ariko da, boskote formatuan. Gaur egun Valentziako jazz musikari gazteenen artean izenik esanguratsuenetakoa da eta "La plaça dels somnis" bere lehen lanarekin kritika onak jaso ditu Estatu mailan.
Halaber, Hirugarren Milurtekoa atalean, M.A.P. hirukote katalana ariko da. Proiektu berritzaile horren bitartez doinu eta estilo zabalduak erritmo akademikoekin uztartzen dira, betiere inprobisazioaren aldeko apustua eginda.

Azkenik, Getxoko jazzaldia dela eta, uztailaren 29ra arte, Iosune Olaeta artista bizkaitarraren "Negro sobre negro: Alma de Jazz" pintura erakusketa izango da ikusgai Algortako Torrene aretoan. Bertan, jazzaren munduko pertsonaia ospetsuaren zuri-beltzezko 20 bat argazi izango dira ikusgai.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120