AZAROAREN 6AN

Euskal Soziolinguistika Jaurdunaldia Bilbon izango ospatuko da aurten

Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan

DEIA - Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:00h

Euskal Soziolinguistika Jaurdunaldiaren kartela.

Euskal Soziolinguistika Jaurdunaldiaren kartela. (BILBAO.EUS)

Galería Noticia

Euskal Soziolinguistika Jaurdunaldiaren kartela.

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa aurkeztu dute Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterraren zuzendariak eta Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Zinegotziak. Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko.

Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio azken hamarkadetan testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira;eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.

Hausnartu Sarien banaketa jardunaldian bertan egitea. Hausnartu euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketako hiru lan saritzen dira. Jardunaldian 2018ko irabazleen berri emango da eta saritutako lanen laburpenak zuzenean ezagutzeko aukera izango da.

Aurrez aipatutakoaz gain, soziolinguistikaren eremuko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuek tokia izango dute egitarauan. Jardunaldian bildutakoek martxan dauden hainbat prozesutan ekarpena egin dezaten tailer parte-hartzaileak antolatuko dira. Horrez gain, Soziolinguistika Klusterraren proiektuetako ondorio esanguratsuak ezagutu ahal izango dira.

Jardunaldiaren egitarau zehatza irailean jakinaraziko da, izen-emateko aukera zabaltzearekin batera. 2018ko edizio hau Bilboko Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu du Soziolinguistika Klusterrak.

Euskararen garapen sozialaren ikergunea da Klusterra. 2004an sortu zen eta ordutik honako ibilbidean ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortu eta metatzen joan da. Bere xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko.

Horretarako bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzia eragile eta bestelakoekin elkarlanean proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz. Informazio gehiago: www.soziolinguistika.eus

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120