Munduko Futbol txapelketa. Hausnarketarako tartea

Martxel Toledo - Lunes, 2 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ESAN gabe doa. Ez naiz analista ezta kazetaria ere. Are gutxiago politologoa edo egunero hedabideetan denetarik hitz egiteko ausardia duten horietako tertulianoa edo kolumnista aditua, kirolzale xumea baizik. Baino uste dut merezi duela lerro batzuetan bada plazaratzea, Errusian jokatzen ari den Munduko futbol kopa honek, besteak beste, gure artean horretarako ere balio beharko lukeelako. Eta garaian gaude.

Pasa den 14an hasi eta datorren hilaren 15an bukatuko den honetan 32 nazioek hartuko dute parte eta batezbeste, irakurri dudanaren arabera, hamabi mila miloi euroko aurrekontua izango omen du eta munduan egun bizi garen gizartearen %62ak ikusi eta jarraituko omen dugu. Horrek esan nahi du txapelketa irauten duen bitartean, gizartean gerta daitekeen tragedia edo ezbehar guztien gainetik, hilabete osoan mundu mailan futbol kopak lehen notizia izaten jarraituko duela eta orduak eta orduak emango ditugula irrati eta telebistari arreta jarrita lehiaketan bertan gertatzen denari begira. Alegia, gure neuronak horretan baino ez direla egongo.

Gurera etorriz, antzeko zerbait gertatuko da edo hobeto esan da, gertatzen ari da, dagoeneko horren ondorioak begi bistakoak direlako. Ikusi baino ez euskal hedabideek, kolore eta pentsamendu ezberdinekoak lehiaketa honi egunero eskaintzen dioten jarraipena eta ematen dioten tratamendua nolakoa den, izugarria eta guztiz berezia. Galdera litzateke, zer dago ba lehiaketa horren atzean gordeta gurean egunero hainbeste arreta sortzeko? Zergatik ote hainbat interes euskal herritar gisa jokoan ezer ez dugunean? Eta erantzuna oso sinplea da, batzuentzat uste dugun baino dezente gehiago dagoelako jokoan, hedabide gehienak eta indar-tsuenak interes ekonomikoekin batera, interes politikoek bultzatuta ere aritzen direlako. Eta jakina, horretarako Mundialak eskaintzen duen aukera ezin hobea da, erakusgai duten produktua (futbola) gehienontzat erakargarria izanik, horren kontsumismoa ziurtatuta dutelako, besteak beste, gurean ere, Espainia eta Frantziako selekzioen jarraitzaile ugari daudelako. Eta tamalez, goraka doa.

Horregatik edo, ez da harritzekoa gure neuronak ere nahasita izatea eta inongo kontraesanik gabe, aipatu selekzioak orain arte gorrotatuak izan direnak orain geureak balira bezala ikustea eta onartzea. Egun hauetan, %85a abertzalea den herrian nire begiak ikusitakoa baino ez da. Orduan beste galdera da, zergatik hain epe motzean eman da gurean aldaketa hori?, alegia, zergatik aipatu selekzioak lehen ez ziren gurean maitatuak eta orain bidean daude? Erantzuna izan liteke, ba seguruenik, besteak beste, euskal herritarren artean euskal selekzioaren aldeko kontzientzia kolektiboa pixkanaka galtzen doalako. Eta zergatik gertatzen da hori?, alegia, zergatik ematen da hutsune hori? Bakoitzak atera dezala bere konklusioak.

Euskal Herritarren gehiengo handi batek, nazio bat garen heinean euskal selekzioak ofiziala izan behar duela aldarrikatzen dugu. Hori da behintzat nire inguruan sumatzen dudana. Baina ez gara jabetzen horrelakoak gertatu bitartean, gure eskubideak nazio bezala ez direla errespetatzen, besteak beste, behin eta berriro euskal selekzioaren ofizialtasuna ukatzen gaituztelako. Ondorioz, egunerokoan, Espainia eta Frantziaren menpe jarraitzen dugu, alegia, aipatu Gobernuek nazio gisa hutsaren hurrengoa izango bagina bezala tratatzen gaituztelako. Eta hori penagarria izatea gain, kezkagarria ere bada, zeren kontraesanaren noria horretan erortzeko arriskua ere badagoelako. Zeren oraindik gutako askok lotsagatik edo, aipatu selekzioen partiduak ikusteko aitzakia futbola gustukoa dugula esan arren, zaletu bihurtzeko arriskua ere egon badagoela. Ikusi baino ez gure karriketan eta herrietan, txapelketa garaian, bati bat gazte mailan, zenbat kamiseta ikusten diren. Eta hori sentipen horren seinale baino ez da.

Oraingoan Munduko futbol kopa Errusian, urrun jokatzen bada ere, laster etxean beste bat izango dugu, 2020an Bilbon Eurokopa (Europako futbol kopa) jokatuko delako. Ondorioz, logikoa den bezala, selekzio horien jarraitzaile bihurtzeko arriskua nabarmen igoko da. Eta zer esanik ez egungo baldintzetan, selekziorik gabe eta itxaropenik gabe.

Beraz, gurean sortuko den egoera korapilotsu honen aurrean zerbait egin beharko litzateke. Zentzu horretan, gaurko hau, espero dut, gutxienez gure artean barne hausnarketarako balio izatea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120