HIRIAK IZAN DUEN ERALDAKETA EZAGUTZERA

Panpako probintziako merkatarien ordezkaritza bat etorriko da Bilbora

deia.eus - 2018(e)ko uztailaren 2a, astelehena - 11:04etan eguneratua

Panpako probintziako merkatarien ordezkaritza bat etorriko da Bilbora

Panpako probintziako merkatarien ordezkaritza bat etorriko da Bilbora

Galería Noticia

Panpako probintziako merkatarien ordezkaritza bat etorriko da Bilbora
  • Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok Argentinako Panpako probintziako merkataritza-arloko 28 ordezkari hartuko ditu gaur
  • Honako hauek izango dira espedizioko buau: Maris Colla, Bloke Justizialistako diputatua;Yolanda Carrizo, Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia;eta Roberto Nevares, Merkataritza, Industria eta Produkzio Ganberako burua
  • Argentinako ordezkaritzarentzat Bilbo eredu izango da hirigintzako birmoldaketari eta hiria merkataritzatik sustatzeko prozesuari dagokienez

BILBO. Bilbok nazioarteko ordezkaritzak jasotzen jarraitzen du. Hain zuzen ere, oraingoan, hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa lehen eskutik ezagutzera datoz, eta, batik bat, hirigintzako birmoldaketa ezagutzera. Gaur ordezkaritza bat iritsiko da hiribildura, eta, 28 pertsona horietatik gehienak Argentinako Panpako probintziako merkatarien ordezkariak dira. Bisita egiteko arrazoi nagusia izan da haiek ere jakin ahal izatea zein izan diren arrazoiak Bilbo industriaren alorreko hiri bat izatetik abangoardiako hiri kosmopolita bat izatera igarotzeko.

Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioa (CAME) berriro etorriko da Bilbora hiriak bizi duen eraldaketa-prozesuari buruz ahalik eta ezagutza gehien eskuratzeko. Bizkaiko hiriburua beste hiri batzuentzako erakusleiho bihurtu da hirigintzan izan duen birmoldaketari esker, baina baita ere merkataritzaren sektorean hiria bultzatzeko egin diren ekintzei esker.

Hori dela eta, bisitaren xedeetako bat zuzeneko lekukoak izatea da, hau da, eraldaketa-prozesuaren eta Bilbo bultzatzeko eta sustatzeko merkataritza-eredu berriaren zuzeneko lekukoak izatea. Topaketari esker, Panpako probintziako ordezkarientzako erreferentzia izango dira, bai merkataritza-eredua, bai eraldaketa-proiektua. Horrela, beren hirian aplikatu ahal izango dute hemen ikusitakoa.

Panpako probintziatik buru-belarri ari dira lanean gizarte-ekonomia garatzea eta giza garapena lortzea bultzatzeko. Horretarako, politika publikoaren aldeko apustua egingo dute erakunde zibilekin batera, eta banakako eragileen arteko sareen garapena sustatuko dute autoenplegua indartzeko, bai eta ekonomia inklusibo, posible eta humano baten egoteko sentimendua ere.

Bestalde, Yolanda Carrizo Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia buru duen ordezkaritzak arreta berezia jarri du GSEF2018 foroan, eta, horregatik, halaber, bi erakundeen arteko bilera bat zehaztuko da Argentinako ordezkaritzak hiriburutik alde egin baino lehen.

Horrez gain, Bilboko Udaleko Merkataritza Arlotik honako alderdi hauek azalduko dizkiete hiribildua sustatzeko erabiltzen ari diren sektoreari buruz gehiago jakin dezaten:

  • Hiriko merkataritza Sektoreko eta zonetako datuak
  • Bilboko merkataritzaren plan estrategikoa
  • Merkatarien elkarteei ematen zaien laguntza
  • Arteshop, Tecnoshop eta Shopping Eguna ekimenak
  • Auzoko merkataritza
  • CIB (Bilboko Saltoki Berritzaileak)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120