Beldur Barik programaren barruan

Udalek "Eraso sexistarik gabeko jaiak" kanpainarako materiala jaso dute

Kartel bat, informazio eta sentsibilizazio gida bat eta pegatinak banatu zaizkie

EUROPA PRESS - 2018(e)ko ekainaren 29a, ostirala - 11:11etan eguneratua

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera". Agresiones sexistas

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera"

Galería Noticia

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera". Agresiones sexistas

Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak "Eraso sexistarik gabeko jaiak" kanpaina jarri dute udalen esku. Beldur Barik programaren barruan, udalei hainbat material banatu zaie jai giro eta gunetan errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jarrerak bultzatzeko. Horrela, kartel bat, informazio eta sentsibilizazio gida bat eta pegatinak bezalako materialak banatu zaizkie.

BILBO. "Eraso sexistarik gabeko jaiak" kanpaina jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortu zen, gazteei zuzenduta, Beldur Barik programaren barruan. Emakundek urtero bultzatzen du, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Eudelek laguntzen dute.

Emakundetik adierazi dutenez, jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea "guztion kezka" da, alegia, "herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako".

Horregatik, eta jai guneetan eta jaiegunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko asmoz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalei, haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzeko eta inplikatzeko. Kartel bat, gida bat eta kanpainaren irudia ematen duten pegatinak eta bestelako elementu batzuk bidali dira, udalaren logoa eransteko aukera ematen dutenak.

Indarkeriaren kontrako irudi bateratua bilatzeaz gain, udalei bidalitako material horrekin lortu nahi da herrietan lan prozesu ezberdinak sortzen joatea, gazteekin edota jai batzordeekin batera, jai eta aisialdi giroetan izaten den biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta egiteko banakako zain taldeko erantzunak garatzeko, herri askotan aurretik ere egin den bezala.

Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. "Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko", adierazi dute.

Hortaz, erakundeok "jarrera aktiboa" eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra, "errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120