hamar herrialdetakoak

Nazioarteko 23 ikaslek euskara ikasteko egonaldiak egingo dituzte Zornotzako Barnetegian

Lehenengo bostak datorren astelehenean hasiko dira, uztailaren 2an

EUROPA PRESS - Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:46h

Jóvenes estudiantes esperando en el aula el comienzo del primer examen de la nueva Selectividad o EvAU

Hainbat ikasle gela batean. (Javier Bergasa)

Galería Noticia

Jóvenes estudiantes esperando en el aula el comienzo del primer examen de la nueva Selectividad o EvAU

Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten ari diren hamar herrialdetako 23 ikaslek euskara ikasteko egonaldiak egingo dituzte Zornotzako Barnetegian. Lehenengo bostak datorren astelehenean hasiko dira, uztailaren 2an, eta AEB (bi), Kubak, Erresuma Batua eta Italiatik datoz.

BILBO. Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, 2011tik, bere nazioarteko unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten ari diren ikasleek Zornotzako Barnetegian euskara ikasi eta hobetzeko egonaldia egiteko bekak eskatzeko aukera dute, Aurten Bai Fundazioarekin duen lankidetzari esker. Bekak bi asteko egonaldia hartzen du bere gain, eta bidaia gastuak ikasle bakoitzak ordaintzen ditu.

Aurten, hamar herrialdetako 23 ikasle izango dira uztaila eta iraila bitartean euskara bertatik bertara bizitzeko aukera edukiko dutenak. Egonaldien helburua da euskara eta euskal kulturaren ezagutza euskararen eremua baino haratago eramatea, beste herrialde batzuetan ere euskal hizkuntzaren eta kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagutu ditzaten eta dagoeneko dituzten ezagutza horietan sakon dezaten.

Horrela, munduko txoko guztietatik iritsiko dira ikasleak, besteak beste, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Finlandia, Polonia, Hungaria, AEB, Kuba edota Irlandatik. 12-15 egunez izango dira Zornotzan, sei txandatan banatuta. Zazpi-zortzi orduz euskara klaseak jasotzez gain, euskal kulturan murgiltzeko era guztietako jarduerak burutzeko aukera izango dute egonaldian zehar. "Labur esanda, bi aste emango dituzte euskaraz bizitzen", adierazi dute Etxeparetik.

Ikasle horietako bat Veneziako Ca' Foscari unibertsitateko Matteo Fiorini izango da, "Aurten, euskara bai!" lehiaketako irabazlea alegia. Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak urtero antolatzen duten lehiaketan, nazioarteko ikasleek euskarazko idazlanak bidaltzen dituzte, euskararekin duten harremana ardatz hartuta. Idazlan onenaren egileak barnetegiko egonaldia irabazten du, bidaia eta ostatu gastuak barne.

Mundu osoko 35 unibertsitatetan irakasten da euskara eta euskal kultura Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen irakurletza sareari esker. 2011tik, unibertsitate horietako 130etik gora ikaslek jaso dute Zornotzako Barnetegian euskara ikasteko egonaldia egiteko beka.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120