jatetxe edo sektoreko enpresetan

Basque Culinary Center-eko ikasleak praktikak egiten ari dira 26 herrialdetan

EP - 2018(e)ko ekainaren 28a, osteguna - 11:16etan eguneratua

Estudiantes reciben una clase de cocina en el Basque Culinary Center.

Ikasleak Basque Culinary Center-en (Foto: N.G.)

Galería Noticia

Estudiantes reciben una clase de cocina en el Basque Culinary Center.

Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko 389 ikasleak praktikak dabiltzate uda honetan, 26 herrialdetako jatetxe edo sektoreko enpresetan. Halaber, 307 ikasle Espainiako erkidegoetan egiten ari dira praktikak, eta gainerako 82ak Argentina, Norvegia, Hego Korea, Taiwan edo Txile moduko herrialdeetan.

DONOSTIA. Mondragon Unibertsitatearen barruan dagoen fakultateko graduko ikasle guztiek, lehen mailatik laugarrenera, jatetxe edo sektoreko enpresaren batean praktikak egiten dituzte, hori baita Basque Culinary Center-en hezkuntza eredua.

Hezkuntza eredu horrek prestakuntza aldian ikasitakoa eta orduan jasotako gaitasunak benetako munduarekin alderatzeko bide ematen du, eta esperientzia hori ikasleei lagungarria izango zaie gero gastronomia sektorean egingo duten ibilbidean, Basque Culinary Center-etik adierazi dutenez.

Graduak irauten duen bitartean, ikasleek benetako praktiken lau esperientzia izaten dituzte. Lehen mailako 93 ikasleak kanpoko prestakuntza Espainiako jatetxeetan egiten ari dira, sukaldean eta jantokian oinarrizko funtzioak betez. Ikasleek, praktikak egiteko, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko (46), Madrilgo (16) eta Kataluniako (8) jatetxeak aukeratu dituzte.

Bigarren mailako ikasleek Espainiako Michelin izar bateko eta biko jatetxeetan egiten dituzte praktikak, sukaldean eta jantokian ardurazko lanak betez. Kasu honetan, praktikak egiteko eskaera gehien jaso dituen autonomia erkidegoa Katalunia izan da (31), eta, gero, Euskal Autonomia Erkidegoa (19) eta Madril (13).

Hirugarren mailan, praktikak nazioartean egiteko aukera dago, ostalaritza kateetan, mota guztietako jatetxeetan, kudeaketa lanetan, jantokiko zuzendaritzan, jatetxeetako partidaburu lanetan eta abar. Ikasturte honetako 105 ikasleetatik 55ek praktikak atzerrian egitea erabaki dute, besteak beste, Taiwanen, Thailandian, Faroe Uharteetan, Danimarkan, Italian eta Mexikon. Gainerako 50ak Espainiako hainbat autonomia erkidegotan ari dira egiten.

Azkenik, laugarren mailako 94 ikasleak, Espainian ez ezik, Bolivian, Kanadan, Kolonbian, Ekuadorren, Perun edo Suedian izan dute beren esperientzia, besteak beste. Gainera, laugarren mailako ikasleak, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko laugarren promoziokoak jada graduatu dira, hautatutako espezializazioan sakontzera bideratutako gradu amaierako proiektua egin ondoren.

Ikastaldiko lau mailetan, ikasleek sukaldeko abangoardiarekin, elikagaien industriarekin eta berrikuntza, negozio eta ekintzailetzarekin lotutako irakasgaiak jasotzen dituzte, gastronomiako, sukaldeko eta sukaldaritzako unibertsitateko irakasleen eta profesionalen eskutik.

LANERATZEA
Basque Culinary Center-etik adierazi dutenez, itxura guztien arabera, graduko laugarren promozioaren eta ondorengoen etorkizuna "oparoa" izango da;izan ere, lehen hiru promozioen enplegugarritasun datuak "ezin hobeak" dira Gastronomia Zientzien Fakultatearen historian.

Hain zuzen ere, Basque Culinary Center-ek lehen hiru promozioei buruz egin duen "Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko titulatuen garapen profesionala" azterlanaren arabera, gradudunen laneratzea ia %100ekoa da.

Azterlanak islatzen duenez, gradudun horien artean zuzendaritza postuetan edo bitarteko postuetan daudenen kopurua %68ra igo da azken promozioan. Ikusi denez, 2017ko promozioan, ikerketa enpresetan lan egiten duten tituludunen kopuruak gora egin du. Gainera, azken promozioko gradudunen %20 gestoreak eta %5 gerenteak dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120