Zirrikituetatik begira

Nafarroa

Rikardo Arregi - 2018(e)ko ekainaren 27a, asteazkena - 06:00etan eguneratua

ARABA Nafarroa bezala” (gaztelaniaz jakina: Álava como Navarra) zioen Arabako eskuin sasiforuzale naftalina usainekoak, frankistek hitz gutxitan, aspaldian, Unidad Alavesa eta atzerako munstroak sortu zirenean. Oraindik ere bizirik daude joera horiek, noski, Partido Popularrean apur bat disimulaturik, edo hilda dagoen UPaDance hartan, Donostiako legebiltzarkide bat zuen Arabak horrelakoak defendatzen (kosmopolitak gara, bai), edo Cuñadanos edo horrelako zerbait deitzen den partidu berri batean, muturra ateratzeko prest.

Eskerrak proposamen horrek, Arabako Foru Komunitate bat antolatzearenak, ez zuela arrakastarik izan. Ez litzaidake Araba nafartartu batean bizitzea gustatuko;utzidazue Araba lasai eta, beharbada, aspergarri hau, eta ez ondoko Nafarroa, intentsoegia da, nire ustez. Ez al dago Nafarroan “Nafarroa Araba bezala” aldarrikatzen duen mugimendurik? Ez al dago Nafarroan asperdura pixka batekin amets egiten duen jenderik? Nafarroan zaila izango litzaidake San Fermini, eta festei, eskaintzea Andra Mari Zuriari, eta festei, eskaintzen diedan hoztasun antartiko bera. Bai, badakit Nafarroa Espainiako Erresumaren esentzien oinarri bat dela. Araban badugu esentziatxo bat ere, Trebiñuko afera, baina ezin da konparatu, barkatu. Izan ere, Nafarroan badute Valle-de-los-caídos txiki bat Iruñean bertan eta eztabaida antzekoa. Esan dudana: intentsoegia.

Gauza benetan izugarriak gerta-tzen ez direnean (Altsasu, Manada), gauza irrigarri bezain haserregarriak gertatzen dira Nafarroan: pasa den asteburuan Pablo Casado popularrak esan du euskara ez dela Nafarroako hizkuntza (zer ikasi du gizon horrek masterretan?);Lizarran XVI. mendeko eskultura bat hondatu dute bertako apaiz batek, pedagogia modernoaren jarraitzailea ziuraski (denok gara artista), amateur baten eskuetan jarri baitu zahaberritze lanak (katoliko nafarrak ez al dira gai ondarea zaintzeko?).

Nola bizi daiteke pandemonium horretan? Shakespearek hau ikusiko balu zuzenduko luke bere esaldi ospetsu hura, edo agian ez, mundu guztia harrituta baitago Nafarroan gertatzen denarekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120