ekainaren 28an

Gogora Liburutegiak memoriaren inguruko dokumentazioa eskainiko du ostegunetik aurrera

Asteazken honetan, Katixa Agirre, Edurne Portela eta Iban Zaldua idazleek solasaldi batean parte hartuko dute

EP - 2018(e)ko ekainaren 27a, asteazkena - 12:37etan eguneratua

Gogora Liburutegia ostegunean irekiko da.

Gogora Liburutegia ostegunean irekiko da.

Galería Noticia

Gogora Liburutegia ostegunean irekiko da.

Gogora Liburutegia irekiko da ostegunean, ekainaren 28an, eta liburuen mailegua eta Gogora institutuak memoriaren inguruan duen funts bibliografikoaren eta ikus-entzunezkoen kontsulta moduko zerbitzuak eskainiko ditu.

BILBO. Azterlanen eta argitalpenen bidez urteetan zehar euskal gizartea pilatzen joan den ezagutza espezializatua zentralizatzea da helburua, bai eta herritarrei zuzendutako ezagutzaren transferentzia gauzatzea eta azterlan eta ikerlanetarako lagungarri izatea ere.

Horretarako, Gogorak Bilbon duen egoitzaren hirugarren solairuan kokatuta dagoen liburutegiak dokumentazioa kontsultatzeko gune bat eta institutuko ikus-entzunezkoen funtsa erabili eta bistaratu ahal izateko bereziki gaituriko espazio bat ditu. Bertan kontsulta daitezke ETAren indarkeriaren biktimen testigantzak, GAL, BVE eta beste erakunde batzuen indarkeriaren biktimena, poliziaren indarkeria bidegabearen biktimena, eta Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen testigantzak, baita dokumentalak eta gorpuak hobitik ateratzeko lanen grabazioak ere.

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, bere liburutegia Eusko Jaurlaritzako sailetako liburutegi sarean sartuta dago eta 1.000tik gora ale dituen katalogoa dauka gaur egun.

Bestalde, asteazken honetan, Katixa Agirre, Edurne Portela eta Iban Zaldua idazleek solasaldi batean parte hartuko dute, eta literaturak memoriari egin dion ekarpenaren inguruan ariko dira. Saioa arratsaldeko 17.00etan izango da, Gogorak Bilbon duen egoitzan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120