uztailaren 1a baino lehenago

Merkatari askok beherapenen data aurreratu dute aurten ere

EKAk aholku batzuk eskaini ditu, neurrizko kontsumo bat izateko

EKA - Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 14:16h

Varias personas buscan productos en las rebajas.

Beherapenak Bilbon. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Varias personas buscan productos en las rebajas.

Madrilgo Gobernuak beherapenen liberalizazioa agindu zuenetik azken urteotan, deskontuen aurreratze honek ohikoa da. Merkealdia erosketa probetxagarria egiteko aukera ona izaten da, baina zentzu komunaren zenbait jarraibide jarraituz. Hona hemen Euskal Kontzumitzaileen Alkartearen (EKA) aholkuak:

Lehen urratsa aurrekontu bat eta erosketa zerrenda bat zehaztea da, aurretik behar edo nahi ditugun produktuak eta gure ekonomiak erosketa horretarako uzten diguna ere ondo pentsatuta.

Kredito edo debito txartela erabiltzen badugu, zentzudun gastu muga bat ere ezarri behar da, izan ere txartelarekin ordainduz eskudiruarekin baino gutxiago konturatzen gara egiten ari garen gastuaz. Jakin behar da ere bai beherapenetan saltokiek txartelarekin ordaintzea uka dezaketela, horixe nabarmenki ohartarazita.

Ondo erreparatu etiketari, prezio bikoitzari. Karteletan iragartzen diren deskontu deigarriak ez dira beti saltokiko produktu guztietan ezartzen. Ondo begiratu behar dugu beraz gura dugun artikuluaren etiketa, zeinek merkealdiko salneurria zein aurrekoa (edo ezarritako deskontu portzentaia) azaldu behar dituen.

Kalitatea ere begiratu. Beherapenetan saltzen diren artikuluek ezin dute akatsik eduki eta salgai egon behar izan dira merkealdia hasi baino hilabete lehenagorarte gutxienez. Produktu akastunak soilik saldoetan edo likidazioetan sal daitezke, ez merkealdian. Hala ere, erosi aurretik komeni da begiratu bat ematea hutsunerik ez dagoela egiaztatzeko.

Bermeetan murrizketarik ez onartu. Merkealdian Bermeen Legea ez doa oporretara. Produktu berriek bi urteko bermea izaten jarraitzen dute, eta bigarren eskukoek, urtebetekoa. Idatzizko edo eustarri iraunkorreko bermea beharrezkoa da bizitza luzeko produktuetan (etxeko elektrotresnak, erremintak, altxariak, jostailuak, instrumentuak, ibilgailuak…).

Artikulua aldatzeko edo itzultzeko aukeraz galdetu. Merkealdian zein denboraldi normalean merkatariak erositakoa aldatu edo dirua itzuli behar du soilik produktuak akatsen bat badu edo saltokiaren edo produktuaren publizitatean kontsumitzailearen aldetik zuzenespen beharrik gabeko aldaketa edo diru itzulpena iragartzen badira. Dena dela, produktu bat erosi baino lehen komeni da ondo egon arren alda daitekeen galdetzea, merkatari askok hori onartzen bait dute.

Halaber, erosketaren tikea edo frogagiria hartu eta gorde egin behar dugu beti, izan ere ezinbestekoa da erreklamazio bat aurkezteko, adibidez produktua akastuna delako edo ondo ez dabilelako.p
Azkenik, Produktu galkorren, pertsonalizatuen eta beste salbuespen batzuen kasuetan izan ezik, Internet eta telefonoaren bidezko salerosketan 14 egun naturaleko epean gauzatu behar den uko egiteko eskubidea daukagu (erositakoa itzuli eta dirua berreskuratu), erabakia justifikatzeko beharrik gabe.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120