XII edizioa

Udalak asteburu honetan Bilboko Areatzan egingo den Munduko Jendeen Jaialdia babestu du

Deia.eus - Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h

Jaialdiaren kartela

Jaialdiaren kartela

Galería Noticia

Jaialdiaren kartela

Bilboko Udalak, aurten ere, ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko asteburuan egingo du Munduko Jendeen Jaialdia Areatzako Kaian.

BILBO. “Nortasun Irekiak” Munduko Jendeen Federazioak antolatzen duen jaialdiak, hamabi urte bete ditu aurten eta hori benetako mugarria da Bilbon bizikidetza eraikitzeko bidean. 40 elkarte baino gehiago dira, batik bat atzerritarrek osatutakoak, gizartea sentsibilizatzeko proiektu hau diseinatu eta gauzatzen dutenak;helburua, bilbotar gizartea herritar inklusiboek, irekiek eta anitzek osatzearen garrantziaz ohartaraztea da, gakoa bizikidetza eta bilbotar gizarte kohesionatuta egitea izanik.

Udalak gizarte-sentsibilizazioaren arloko ekimenak bultzatzea funtsezkoa da Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planean (2017-2019) jasotako helburuak lantzeko.

Programazio betea dakar jaialdiak astebururako: sentsibilizazioaren arloko tailerrak eta jarduerak, munduko dantzak eta bestelako ekimenak, federazioa osatzen duten elkarteek dinamizatutakoak, beste batzuen artean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120