doako tailerrak

Belaunaldien arteko jarduerak antolatu dira Bilboko Alde Zaharreko zentroan

EP - 2018(e)ko ekainaren 26a, asteartea - 11:38etan eguneratua

BBK-k doako tailerrak eskainiko ditu uztailean Bilboko Alde Zaharrean nagusientzako zentroan. Tailerrak, berrikuntzan oinarrituta egongo dira. Txikiek eta nagusiek prestakuntza esperientzia partekatzeko aukera izango dute tailerretako batean, robotika, ohitura osasungarri, kultura eta ingurumen eta iraunkortasunari buruzko gaietan.

BILBO. Horrela, BBK-k jakinarazi duenez, Erronda kalean dagoen nagusien zentrora doazen neska-mutikoek lokarri afektiboak estutuko dituzte oporretako jagole diren aitona-amonekin, jardueretan elkarrekin parte hartuz. Izan ere, pertsona nagusi asko arduratzen dira udaldian bilobak jagoteaz, eta programaren helburua da belaunaldien arteko baterako jarduera sustatzea, aisialdirako beste aukera bat eskainiz.

Goizeko jardunaldia bitan banatuko da. Hasteko, 10.30ean, familian egingo dira jarduerak, eta 12.00etatik aurrera, nagusiek beren gozamen hutserako jarduerak izango dituzte, eta begiraleek zuzendutako beste tailer batzuetan parte hartuko dute txikiek.

Izen-emateak jarduerak hasi baino astebete lehenago egin ahal izango dira posta elektronikoz edo 944 755 951 telefonoan 09.00etatik 14.00etara. Pertsona nagusiaren izena, umearen izena eta adina, eta harremanetarako telefonoa eman behar dira.

BBK-k 15 zentroko sarea du nagusientzat. Azken urteetan, zentroak gizarte aldaketetara egokitzen joan dira, parte hartze soziala errazteko moduan, prestakuntzan laguntzeko eta beste jarduera askotaz baliatzeko, betiere pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Orain, lehen aldiz, BBK-k bere zentroetako batean jarduerak antolatu ditu, txikiek eta nagusiek harremanetarako gune berri bat izan dezaten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120