10. edizioa

Atx Teatroa, Isaak Erdoiza eta Kanpai, Bilboko "Artistak egoitzan" programarako

Ekimena Bilboko Udalak antolatzen du sorkuntza eszenikoari laguntzeko asmoz

EFE - 2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 20:04etan eguneratua

Bilboko udalakak sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programa deitu du.

Bilboko udalakak sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programa deitu du.

Galería Noticia

Bilboko udalakak sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programa deitu du.

BILBO. Atx Teatroaren "7ak bat", Isaak Erdoizaren "MASA" eta Kanpai konpainiaren "Sayonara Baby" programak aukeratu dituzte "Artistak Egoitzan" programaren hamargarren ediziorako.

Ekimena Bilboko Udalak antolatzen du, BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoa laguntzeko asmoz.

Guztira, deialdiak 55 eskari jaso ditu, eta haietako hamar euskaraz izan dira. Aurkezturiko proiektu guztiak Euskal Herritik edo euskal artisten edo konpainien eskuetatik jasotakoak, Bilboko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardura izan duen batzordeak Bizkaiko hiru egitasmo hautatu ditu: Atx Teatroak aurkeztutako "7ak bat", Isaak Erdoizaren "MASA" eta Kanpai konpainairen "Sayonara Baby". Egitasmo bakoitzak 4.000 euroko laguntza jasoko du, eta BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkio, egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eraman ahal izateko.

Horrez gain, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edota sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, proposamen horietatik bi urriaren amaieran egingo den BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko baitira.

Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotzi ordezkariak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazio zuzendariordeak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osatu dute programazioaren balorazio batzordea.

AUKERATUAK
Atx Teatroa taldearen "7ak bat" antzezlan garaikiderako euskarazko proiektua da. Bertan, gizakiaren txakeriari buruzko gogoeta egiten da, berezkoa edo saihestezina ote den galdetuz. "Kulturaren zazpi bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin zuen bezala, izaki berria bati bizia emango diote, pizti grotesko, basati eta gupidagabe bati, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko", azaldu du balorazio batzordeak.

Halaber, Isaak Erdoiza Abadiñoko dantzari eta koreografoaren "MASA" pieza eszenikoa gizonaren gorputzak duen karga sinbolikoa hartzen du abiapuntu gisa. "Gorputz komuna eraikitzea proposatzen du, norbanakoa fagozitatu eta gorputzetik haraindi, materiarako bidaian eramango gaituen paisaia sailkaezina bilakatzen duen masa", adiuerazi dute. Proposamena urrian estreinatuko da, BAD jaialdian.

Azkenik, Natalia de Miguelek eta Jorge Jaureguik osatzen duten Kanpai taldearen "Sayonara Baby" dantza garaikideko egitasmoa da. "Sayonara Baby" jatetxe asiarra da, eta pertsonaia anitzak eta aldakorrak elkarrekintzan arituko dira, egoera absurdua eta delirantea sortuz. Piueza hau ere BAD jaialdian estreinatuko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120