irailaren 30ean amaituko da

Artez Blai Elkarteak, Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketan parte hartzeko epea zabaldu du

Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute

deia.eus - Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 20:13h

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Sariaren deialdia egin dute

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Sariaren deialdia egin dute

Galería Noticia

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Sariaren deialdia egin dute

Artez Blai Kultur Elkarteak Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Sariaren deialdia egin du, bere estatutuen baitan jasotzen den moduan, arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzeko xedearekin. Lanak bidaltzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.

BILBO. Antolakuntzak jakinarazi duenez, edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edo doktore tesiak aurkeztuz, betiere arte eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako antzerki, dantza bere espresio bide zabalena aintzat hartuz, zirko, magia eta beste edozein arte performatibori lotuta.

Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke, eta egileek nahi adina testu aurkez ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromisorik gabeak izan behar dira lanak. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

Lan bakoitza edonolako euskarri digitaletan aurkez daiteke (izenburuarekin baina egile edo egileen daturik gabe), bi artxiborekin: curriculum viate bat (datu pertsonalekin, ibilbide akademiko eta profesionalarekin eta aurkeztutako lanaren sinopsiarekin (10 lerro inguru) eta sinatutako aitorpen bat (lana argitaratu gabea, beste sariren baten erabakiaren zain ez dagoela, argitaratzeko konpromezurik ez duela eta egileak eskubide guztiak dituela egiaztatzen duena).

Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da, eta posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta "Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Saria" aipatu behar da mezuan.

Irabazten duen lana Artezblai argitaletxearen "Teoria eta Praktika" bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2019ko urtarrilerako jakinaraziko da www.artezblai.comegunkari digitalean, elkartearen sare sozialetan eta komunikabideetan. Irabazleak argitaletxeari emango dizkio argitaratze eskubideak eta irabazien %10a jasoko du.

Epaimahaia gutxienez hiru eta gehienez bost aditurekin osatuko da, Artez Blai Kultur Elkarteko zuzendaritza taldeko kideren bat idazkari dela. Erabakia apelaezina izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120