14 fakultate guztira

Arte Ederren fakultateek elkarte bat sortu dute eta EHUko dekanoa izango da presidentea

Elkartearen helburu nagusiak fakultateen interes komunak defendatzea eta arte irakaskuntzaren erronka berriei aurre egitea dira

EUROPA PRESS - 2018(e)ko ekainaren 22a, ostirala - 16:38etan eguneratua

Campus de Leioa de la UPV/EHU

Leioako unibertsitatea. (DEIA)

Galería Noticia

Campus de Leioa de la UPV/EHU

Estatuko unibertsitate publikoetako Arte Ederren 14 fakultateek elkarte bat sortu dute beren interes komunak defendatzeko, eta Arantza Lauzirika Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko dekanoa izango da presidentea.

BILBO. Elkartea Arte Ederren fakultateetako dekanoek astelehenean eta asteartean Bilboko Bizkaia Aretoan egindako azken bilkuran eratu da. Elkartearen helburu nagusiak fakultateen interes komunak defendatzea eta arte irakaskuntzaren erronka berriei aurre egitea dira, EHUk ostiral honetan jakinarazio duenez.

Estatuko unibertsitate publikoetako Arte Ederren 14 fakultateetako dekanoen biltzarrak unibertsitateko arte ikasketak konfiguratzeko lanak koordinatu ditu 2003tik, eta orain elkarte bihurtu da. Erabakia EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan egindako bileran gauzatu dute, astelehenean eta asteartean, ekainaren 18an eta 19an. Ahaleginak batzeko, interes komunak defendatzeko eta unibertsitateko arte hezkuntzaren etengabeko bilakaerak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko asmoarekin erabaki dute dekanoek elkartea sortzea.

Arte Ederren fakultateak arteen, diseinuaren edo zaharberritzearen eremuan graduak eta masterrak ematen dituzten zentro bakarrak dira. Elkarte sortu berriak egin beharreko zereginen artean, Arte Ederretako ikasketak ematen dituzten unibertsitateen interes komunak defendatzea, jakintza arloak berriz konfiguratzea testuinguru berrira egokitzeko, etaikastegien arteko mugikortasuna hobetzea daude.

Halaber, elkarteak ikerketa arloko lankidetza sustatuko du, eta arteen, kontserbazio eta zaharberritzearen eta diseinuaren eremuko unibertsitate graduen balioa azpimarratuko du, arteari lotutako unibertsitate masterretarako eta doktorego programetarako zuzeneko sarbidea ematen duten ikasketa bakarrak baitira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120