ekainaren 25etik 28ra

Hamabi euskal ekoiztetxek hartuko dute parte Sunny Side of the Doc dokumentalen azokan

60 herrialdetako 2.000tik gora profesional bilduko dira Arrexolan, 32 dokumental barne dituen katalogoa ezagutzera emateko asmoz

EP - 2018(e)ko ekainaren 22a, ostirala - 12:25etan eguneratua

Sunny Side of the Doc

Sunny Side of the Doc

Galería Noticia

Sunny Side of the Doc

BILBO. Euskal ikus-entzunezkoen sektorea Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azoka garrantzitsuenetarikoan izango da aurten ere, Arroxelan (Frantzia), ekainaren 25etik 28ra bitartean. Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak, Zineuskadi plataformak eta Etxepare Euskal Institutuak sortu eta bultzatutako Basque Audiovisual markarekin, 12 euskal ekoiztetxek parte hartuko dute azokan eta 32 dokumental barne hartzen dituen katalogoa eramango dute.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, sektoreko profesionalentzat "ezinbesteko topagunea" da Sunny Side of the Doc azoka, eta 60 herrialdetako 2.000tik gora profesional bilduko ditu. Mundu osoko banatzaile, erosle, sortzaile eta ekoizleak izango dira bertan, dokumentalak ezagutzera eman eta kanpoko merkatuetara sartu, finantzaketa lortu, lankidetzarako bazkideak bilatu edota sektoreko joera berrienak ezagutzeko helburuarekin.

Hori dela eta, azoka "aukera paregabea" da urtero euskal ekoiztetxeek euren dokumental proiektuak ezagutzera emateko eta nazioarteko merkatu nagusietako profesionalengana eta balizko erosleengana iristeko. Zehazki, hauek dira aurten Arroxelara bertaratuko diren euskal ekoizpen etxeak: Altube Filmeak, Arena Comunicación, Bainet Zinema, Gastibeltza Filmak, Haruru Filmak, Irusoin, Marmoka Films, Mirokutana, Sincro Produccion, Sonora Estudios, Sr y Sra eta Taui Media.

Halaber, Ibaia Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak urtero Donostia Zinemaldian antolatzen duen Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa eta Iparraldeko Kanaldude telebista ere egongo dira ordezkatuta.

KATALOGOA

Sektoreko profesionalak Etxepare Euskal Institutuko, Eiken klusterreko eta Zineuskadi plataformako ordezkariekin batera arituko dira lanean Basque Audiovisual standean. Aurtengo dokumental proiektuak jasotzen dituen katalogoa ere banatuko da bertan. Gutztira, 32 dokumental dira: hamahiru garapen prozesuan daude, bederatzi ekoizpen prozesuan eta hamar bukatuta.

"Ekintza honen helburua da euskal ikus-entzunezko sektoreari ikusgarritasuna ematea eta marka indartsu bezala finkatzea, atzerriko merkatuetan bere produktuen berrikuntza eta kalitateari esker ezaguna izan dadin", azaldu dute.

Lau egunean zehar, eztabaidak, 'networking' ekitaldiak eta 'pitching' saioak antolatzen ditu azokak. Hain zuzen ere, saio hauetan 11 herrialdetako 42 proiektu aurkeztuko dira, eta horietako bat izango da "Cholitas", gizarte intereseko proiektuen kategorian. Arena Comunicación ekoiztetxearen lan horrek Boliviako sei emakume indigenak Aconcaguara igotzeko egindako espedizioa du oinarri. Jaime Murciego eta Pablo Iraburu egileek aukera izango dute proiektua aurkezteko nazioarteko 350 ekoizle, banatzaile eta erabaki hartzaileren aurrean, ekainaren 26an.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120