Astelehenetik aurrera

Bizkaibusek Bilbo eta Balmaseda arteko linearen ordutegia zabalduko du

A0651 Balmaseda–Bilbo lineak bi irteera gehiago eskainiko ditu

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 21a, osteguna - 12:26etan eguneratua

Bizkaibus.

Bizkaibus.

Galería Noticia

Bizkaibus.

Astelehenetik, ekainak 25, aurrera, astelehenetik ostiralera bitartean, A0651 Balmaseda – Bilbo lineak bi irteera gehiago eskainiko ditu: bata, 22:05ean, Bilbotik;eta, bestea, 21:05ean, Balmasedatik. Larunbatetan ere, bi irteera gehiago eskainiko ditu: bata, 06,35ean, Balmasedatik;eta, bestea, 07:35ean Bilbotik.

BILBO. Linea horren ordutegi berriek bi irteera gehiago jasotzen dituzte;21:05ean Balmasedatik, eta 22:05ean Bilbotik, astelehenetik ostiralera. Gaur arte, azken irteerak 20:35ean eta 21:05ean ziren, hurrenez hurren. Egunaren gainerakoan eutsi egiten zaio, aldaketarik gabe, 30 minutuko maiztasunari, 6:35ean, Balmasedatik, eta 7:35ean, Bilbotik, hasita.

Larunbatetan, askorentzat larunbata laneguna izanik, bi irteera gehiago egongo dira: bata Balmasedatik, 6:35ean, eta bestea Bilbotik, 7:35ean.

 "Erabaki honen bidez erantzuna ematen diegu Enkarterriko hainbat udalek egindako eskariei, bertako hiritarren lan-arrazoiak direla-eta Bizkaibus zerbitzuko ordutegiak zabaltzeko eskatzen baitzuten" adierazi du Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak. Neurri horrek parekatu egiten du Gueñes, Zalla eta Balmasedako udalerrietan dagoen autobusetako garraio publikoaren egoera ordutegi zabalagoa duten Enkarterri eskualde bereko beste udalerri batzuetakoarekin.

ENKARTERRI


Jarduketa hori batu egiten zaie, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkarterri eskualdeko alkateen artean eskualdea bultzatzeko izandako bileren ondorioz, joandako urtarrilaren 1az gero egindako jarduketei.

Horrela, urte hasieratik, Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegiko udalerriek udalerri horiek Gurutzetako Ospitalearekin lotzen dituzten zerbitzu gehiago dituzte, 0654 Balmaseda- Gurutzeta/Cruces - EHU/UPV lineak egiten zuen ibilbidean beste 14 geldiune berri sartu direlako, joaneko zein etorriko ibilbideetan.

Alonsotegin, esaterako, A0654 lineak Lasaoko geralekuan bakarrik gelditzen zen. Urtarrilaren 1az gero geraleku hauetan ere gelditzen da: Nuestra Señora de la Guia, Arbuio, Kortatxu, Aldanondo eta Loiben. Gueñesen, beste 8 geraleku gehiagotan gelditzen da: Arangoitin, udaletxearen aurrean, Atxurben, Zeribain, Lorgi 42.ean, Las Jarretas-en, Lakabex-en eta Lazkaon.

Eremu berean, eta urtarrilaren 1az gero ere, A3343 Bilbo - Sodupe- Gordexola linearen irteerak 10 minutu aurreratuko dira, Gordexolatik Zalla eta Balmaseda udalerriekiko lotunea errazteko, hain zuzen ere. Horrela, bi lineen ordutegia koordinatu egiten zen, Balmasedako Institutura doazen ikasleen beharrizanei erantzuteko, eta Sodupen murriztu egiten ziren A0651 Bilbo - Balmaseda linearekiko autobus-aldaketa egiteko itxaron-denborak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120