Suhiltzaileek haurrak irakasten dituzte

Suhiltzaileek Basurtuko Ospitalean dauden umeak bisitatu dituzte

Ospitale barruko zabalgunean, rapel maniobra baten erakustaldia egin dute

Deia.eus - Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:43h

Suhiltzaileek haur bati irakasten diote Basurtoko Ospitalean.

Suhiltzaileek haur bati irakasten diote Basurtoko Ospitalean. (Deia)

Galería Noticia

Suhiltzaileek haur bati irakasten diote Basurtoko Ospitalean.

Uda iristearekin batera, Bilboko Suhiltzaileek Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ingresatuta dauden umeei bisitatu dituzte, ospitaleko egonaldia atseginagoa egiteko helburuarekin. 11:00etan, suhiltzaile-talde bat San Pelayo Pabilioian dagoen Pediatria sailara heldu da eta ospitale barruko zabalgunean erakustaldi bat egin du.

BILBO. Ibilgailu ofizialekin joan dira Bilboko hamabi suhiltzaile eta Tomás del Hierro, Herritarren Segurtasun Saileko zinegotzi eta Natxo Gil, Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendariarekin batera, ospitalearen zuzendaritzak jaso dituzte.

Lehendabizi, suhiltzaileak gaixotasuna dela-eta zabalgunera irteteko moduan egon diren umeentzat rapel maniobra baten erakustaldia egin dute, sokarekin, autoeskalako sakitik;esku-hartzeko arropak erakutsi dizkiete –suteak, erlauntzak kentzeko trajeak, elementu kimikoekin kontaktuan egon ahal izateko–. Dianak ere jarri dituzte, neskato-mutikoek mangerekin ura haietara jaurtitzeko eta bestelako jolasak ere egin dituzte, suhiltzaileek eurek egindako trukuak eta malabarrak.

Pediatriako kanpo aldean jardun ondoren, suhiltzaileak gaixotasuna dela-eta gelatik ezin irten daitezkeen umeei egin diete bisita euren geletan. Opari bana eman diete suhiltzaileek umeei. Ordu eta erdikoa izan da bisita eta ospitaleak (Bilbao-Basurtu ESI) antolatuak dituen ekitaldien barruan sartzen da, hain zuzen, umeei eta gazteei hango egonaldia atseginagoa egiteko. Bestalde, Bilboko suhiltzaileek pertsonarik ahulenei –adineko pertsonak eta gaixorik dauden adingabeak– bisitak egiteko ekimenaren barruan ere sartzen da bisita hau.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120