BESTE HIRU TERRAZAREKIN SANTUTXUN, ERREKALDEN ETA URIBARRIN

Bilboko Udalak "Udako liburutegiak" programa jarriko du martxan astelehen honetan

Umeei zuzendutako jolasak eta tailerrak antolatuko dira irakurketa bultzatzeko asmoz

DEIA.EUS - 2018(e)ko ekainaren 20a, asteazkena - 11:55etan eguneratua

Bilboko Udalak, “Udako Liburutegiak” Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 25ean

Bilboko Udalak, “Udako Liburutegiak” Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 25ean (bilbao.eus)

Galería Noticia

Bilboko Udalak, “Udako Liburutegiak” Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 25ean

BILBO. Bilboko Udalak, “Udako Liburutegiak” Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 25ean. Aurten, aire libreko beste hiru terraza izango ditu Santutxun, Errekalden eta Uribarrin, irakurle guztientzako liburuekin eta prentsarekin eta jolasteko eta irakurketara bultzatzeko animazio jarduerekin txikientzat. Liburutegi horiek goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik.

Ekainaren 25etik uztailaren 20ra, udako liburutegiak Miribillako, Zorrotzako eta San Inazioko auzoetan instalatuko dira, iaz bezala, partaidetza aldetik arrakasta handiarekin, 7.845 pertsona izan baitziren horietara joan zirenak, eta erabiltzaileen 33 zorion ohar jaso ziren, aurrera eramandako ekimenarengatik, eta etorkizunean jarduera errepikatzeko eskatuz.

Uztailaren 23tik abuztuaren 17ra, liburutegiak, Santutxu, Uribarri eta Errekalde auzoetan dauden beste hiru plazara aldatuko dira. Jarduera hedatze horren helburua, Hiriko ahalik eta auzo gehienetara zabaltzea da, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak handituz eta eskolako oporraldian aisia alternatiba eskainiz.

Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku, eta batez ere umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dira.

Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere jaso ahal izango da. Horrela, jendeak etxera eroan ahal izango ditu interesatzen zaizkion liburuak, eta ezarritako epean aisiarako gune berera itzuli. Udal Liburutegietako karnetik ez dutenek aldi baterako instalazio horietan eskatu ahal izango dute.

EGITARAUA

EKAINAK 25 – UZTAILAK 20
Elorrietako parkea (San Inazio)
Gernikako lorategiak (Miribilla)
Azoka plaza (Zorrotza)

UZTAILAK 23 – ABUZTUAK 7
Errekaldeko plaza
Karmelo plaza (Santutxu)
Eskoletako zelaia (Uribarri)

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 11:30etik 13:30era // 17:30etik 20:30era

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120