Ideiak 14-35 urteko gazteengandik sortuak dira

"Bilbao Gazte Balioak Martxan" sariek 30 proposamen sozial aukeratu dituzte

Bilboko Udalak 102.000 euroko inbertsioa egin du saritutako ideia guztiak 2018an gauzatu daitezen

DEIA.EUS - 2018(e)ko ekainaren 20a, asteazkena - 11:49etan eguneratua

"Bilbao Gazte Balioak Martxan"sariek 30 proposamen sozial eta gazteenak aukeratu dituzte

"Bilbao Gazte Balioak Martxan"sariek 30 proposamen sozial eta gazteenak aukeratu dituzte

Galería Noticia

"Bilbao Gazte Balioak Martxan"sariek 30 proposamen sozial eta gazteenak aukeratu dituzte

Ideiak 14-35 urteko gazteengandik sortuak dira. Sari hauek hiru kategoriatan daude banatuta: ikastetxeak, unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleak eta gazteen kolektiboak. Bilboko Udalak 102.000 euroko inbertsioa egin du saritutako ideia guztiak 2018an gauzatu daitezen
Saritutako proiektu guztiak balio jakin batzuei lotutako eskaera sozialetan daude oinarrituta. Balioen artean, besteak beste, hauexek daude: elkartasuna, partaidetza, sormena, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, ingurumenaren arloko jasangarritasuna, justizia soziala eta aniztasuna. Udalak uriak balio jakin batzuen ikusmoldetik eraikitzeko sustatu duen “BILBAO BALIOEN HIRIA” izeneko proiektuaren barruan sortu dira “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak. Sariok gazteek diseinatu eta garatutako ekimenei bultzada emateko abian jarritako “Ideiak Martxan” ekimenaren barruan ere badaude.

BILBO. Bilboko Udalaren “Bilbao Gazte Balioak Martxan” izeneko sarien epaimahaiak 30 proposamen irabazle aukeratu ditu lehiaketa honen aurreneko edizioan. Gai asko lantzen dituzte proposamenek, bestek beste: adierazpen artistikoak, teknologia, ikerkuntza, ekologia, inklusioa, bideo-jokoak eta kirola. Hala ere, guztiek dute helburu sozial batBilboren balioei lotuta. Hala, bada, proposamenek nortasuna, aniztasuna, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, partaidetza edo ongizatea bultzatzen dituzte, besteak beste.

Bilboko Udalak 102.000 euro banatu ditu saritutako proposamenak 2018an Bilbon gauzatzeko eta eragina eta begien bistako emaitza eduki dezaten. Saritutako 30 proposamenak hiru kategoriatan daude banatuta: ideia irabazleetako seik –bi kategoria bakoitzeko- bosna mila euroko saria jasoko dute eta gainerako hogeita lauek hiruna mila eurokoa:

Ikastetxeak: kategoria honetan uriko 7 ikastetxeko 9 proiektu saritu dira. Besteak beste, ikasleek web guneak egingo dituzte nortasuna eta kultura sustatzeko;gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egingo dute lan eta jarduera ludikoak eta belaunaldien artekoak egingo dituzte.

Unibertsitate graduko, goi-mailako graduko edo masterreko ikasleak: 8 sari eman zaizkie Deustuko eta Euskal Herriko unibertsitateetako eta HARROBIAko ikasleei. Gazteek, euren ideiekin, zenbait arlotan berdintasunari buruzko gogoeta eta eztabaida bultzatzen dituzte, hobetu egingo dituzte Bilboko auzoen erabilerak eta ekintza artistikoak eta inklusiboak egingo dituzte, esaterako.

Gazteen kolektiboak eta gazteak: kategoria honetakoak dira saritutako proposamen gehienak, 13 guztira. Bilboko gazteek bizikletari lotutako zenbait proiektu garatuko dituzte, kontzertuak eta jaialdiak antolatuko dituzte hainbat helburu eta gairekin (elkartasuna errefuxiatuekin, zientzia fikzioa eta feminismoa edo manga), bullyingaren aurkako eta integrazioaren aldeko ekintzak bultzatuko dituzte, uriko ortuak sustatu eta kirolaren arloko balioak bultzatuko dituzte, besteak beste.

EPAIMAHAIA

Epaimahaiak, beste balio batzuen artean, orijinaltasuna, interes soziala, proiektuaren bideragarritasuna, jasangarritasuna zein kalitate teknikoa baloratu ditu. Gainera, proposamen guztiek parte hartze bidezkoak, sormenezkoak, berritzaileak eta udalerriarentzat interesgarriak izan dira. Eskaera sozial bati erantzun diote eta lagungarriak dira auzo, barruti, eskola, kolektibo zehatzak eta abar eraldatzeko.

Hiru pertsonak osatzen dute epaimahaia: bat, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko ordezkaria da;beste bat,Bilbao Balioen Hiriaudal proiektuaren talde erredaktorearen izenean ari da, Deustuko Unibertsitatekoa da;eta, azkena, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria da.

“BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIAK

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariek 14-35 urteko gazteek asmatutako proiektu sozial berritzaileak bultzatu eta babestu nahi ditu. Balioei lotutako eskaera sozialei erantzun nahi die. Balioen artean, besteak beste, hauexek daude: elkartasuna, partaidetza, sormena, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, ingurumenaren arloko jasangarritasuna, justizia soziala eta aniztasuna. Udalaren beste ekimen bat da uriaren aldaketa sozialean gazteen eginkizuna aitortzeko eta indartzeko.

Sari hauekin Udala aurrera egiten ari da hiru helburu zehatzetan:

  • Gizartearen eskariei begira, sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea,
  • Gazteen ikusmoldetik, balioak dituen Bilbo eraikitzeari bultzada ematea,
  • Eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

“BILBAO, BALIOEN HIRIA”

Ideien lehiaketa hau “BILBAO, BALIOEN HIRIA” proiektuaren barruan dago. Europa-mailan proiektu berri eta berritzailea da, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak berak sustatutakoa. Azken helburua Bilbo nazioarte mailan hiri ezaguna izatea da, baina ez hirigintza eta gizarte-arloko eraldaketagatik, bere onera ekartzeagatik eta suspertzeagatik soilik, baizik eta errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioekin duen konpromisoagatik ere hiri ezaguna izatea. Horretarako, Bilboko Udalaren ustez “bilbotar guztion eta, bereziki, gazte guztien laguntza, inplikazioa eta partaidetza nahitaezkoak dira”.

“IDEIAK MARTXAN”

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan” programaren barruan sortu dira. Bilboko Udalak abian jarri zuen programa hau uriko gazteen kolektiboei adore emateko gazteentzako udal eskaintza aberastu ditzaten sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak egin ditzaten.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integral horretatik gazteak udal politiken partaide egiteko eta udal politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Horiek interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.

Sare sozialak:
@Bilbao_udala
@BilbaoGazte
@BilbaoBalioak
#BalioakMartxan #BilbaoBalioenHiria

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120