Zirrikituetatik begira

Mediterraneoa

Josu Torre - Martes, 19 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ASPADITIK esaka genbiltzan Mediterraneo itxasoa erabat usteldua eta pozoitua zegoela. Milaka izan dira eta dira hori arrazoitzeko teoriak. Adinean helduak gogoan ditugu Fraga Iribarneri halako bainu praka motzetan atera zizkioten irudiak. USAkoek han inguruan bota zituzten bonbak erradioaktibitaterik ez zutela laga frogatu eta guri sinets arazi nahi zuen keinu ausarta horrekin. Jakina da gure artean sinesmen murritza zuela, matxoaren 3. baten, Gasteizko sarraskia eta erailketa agindu zuen Francoren ministroak baina, arestikora joanez, Europaren lurralde kulto asko bezala Afrikako herrialde asko eta Asiako batzuk bustitzen dituen itxasoak denetik jaso du bere magalean, bere kolkoan. Eta hor diraute. Kresalak hainbat araztuko zuen arren, hainbat eta gehiago gordetzen du bere hartan.

Milaka itxasontzietatik, hainbeste urteetan, isuritako petroiloa eta gareitiko zikina. Urte osoan eguzkiaz gozatzera itxasertzeko hondartzetara hurbildu diren milioika eta milioika jendek utzi dituen kaka pilak, hauek bizi ahal izateko, azken 100 urteetan etxe eraileak erabili duten porlan bezela adreilu eta bestek eragin eta itxasora jaurti duten zikina, Cadiz-etik hasi eta Beirut-era, hego eta iparraldetiko itxas bazterrean. Zikina eta pozoia. Ozeano denetan omen da, baina honek, gainera ez du beste irten edo arnas biderik Gibraltarreko itxasartea baino. Itxaso itxia eta zikina, beraz Mediterraneoa.

Ha dena ezagunegia nuen gogora ekartzeko, Alacant-eko itxas bazter baten itzala hartzen nagoen honetan, zikin hori zinez larritu, laztu, sumindu araziko ez balute, azken urteotan, giza gorpuz, gizaki ondakinez pozoituko ez balute. Transitiboan jarri dut nabarmena delako hilotzak ez direla hara eroriak, inork jaurtiak baizik. Horregaitik zinez estimatzen dut, lerro hauek idazten nagoen unean, Valentziako portuan abegi onez, gizalegez eta artatze bereziaz hartzen dituzten erefuxiatuak. Ba dakit denon gustokoa ez dela izango, orain eta gero, hauekin egingo dutena baina, behintzat, salbu dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120