hamalau proiektu aurkeztu ziren lehiaketara

Trupp Etxeak irabazi du Zazpi Kaleen irudi berria zortzeko lehiaketa

Uriko altzarietan, eraikinetan, saltokietan, tabernetan eta abarretan ikusi ahal izango da

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 19a, asteartea - 11:38etan eguneratua

Proposamen irabazlea.

Proposamen irabazlea. (bilbao.eus)

Galería Noticia

Proposamen irabazlea.

Zazpi Kaleen irudi berria uriko altzarietan, eraikinetan, saltokietan, tabernetan eta abarretan aplikatu ahal izango da. Lehiaketa publiko baten bitartez aukeratu da, eta Bilboko Udalaren “Zazpi Kaleen garapen jasangarrirako estrategia. Zazpi Kaleak, Bihotz Historikoa eta Modernotasuna 2016-2019” proiektuaren barruan sartzen da

BILBO. Irmotasuna eta modernitatea uztartzen dira proposamen irabazlean. Bozketarako sistema mistoa erabili da, hau da, herritarren partaidetza eta artistek, diseinatzaileek eta adituek osatutako epaimahaiaren irizpidea konbinatuta.

Bilboko Trupp agentzia izan da lehiaketaren irabazlea. 1985ean sortu zen komunikazio-konpainia moduan eta espezialista da publizitate eta komunikazio estrategikoan. Otsailean hamalau proiektu aurkeztu ziren lehiaketara, Zazpi Kaleen muina irudi bakarrean biltzeko asmoz.

Irudi berria hainbat eremu publikotan aplikatzeko da: uriko altzarietan (jarlekuak, paperontziak, kontainerrak, mutiloiak…);espazio fisiko jakinetan (umeen parkeak…);Zazpi Kaleetako eraikin berezietan eta etxebizitzen eraikinetan (metroaren geltokia, Erriberako Merkatua…);uriko seinaleetan (monumentuak, kaleak…) eta jarduerenetan;merchandisingean (katiluak, elastikoak, txapak…). Horrez gain, esparru pribatuan ere aplikatu ahal izango da;irudi berria erabili nahi da dendetan eta ostalaritzan (terrazak eta mahaitxoak, olanak, poltsak, edontziak, edontzi azpikoak, erakusleihoak…) banderatxoetan, Gabonetako argietan, sarietan…baita liburuxketan, espazio digitaletan edo ikus-entzunezkoetan ere, bestak beste.

ZAZPI KALEAK, BILBO URIAREN ZUBI ETA BIHOTZ

Irudi irabazleak 40.000 euroko saria jasoko du eta “zubia erabiltzen du ikono moduan konexioaren mezua helarazteko, adin eta kultura guztietako (uriko muin soziala eta kulturala) pertsonen biltoki baita, uria sortu zenetik zubiak dira-eta bere elementu arkitektoniko nabarienak. Zazpi Kaleak uriaren bihotz eta erdigune urbanoa direnez, marka sortzeko orduan, lehentasuna izan izan du diskurtso emozionalak, hurbileko ezaugarri bisuala sortuz, “muinaren” eta “konexioaren” kontzeptuak helarazten dituena.

Proposamen hau, eta beste irudi finalista biak, gizarteko eta instituzioetako eragileek osatutako Balorazio Batzorde Teknikoak aukeratu zituen aurrena eta ikusgai jarri, aukeratutako beste irudi biekin, maiatzaren 2tik 17ra bitartean Ibaiondo eta Abandoko udaltegietan, hurrenez hurren. 735 pertsonak eman zuten botoa euren lanik gustukoena aukeratzeko.

Azkenik, ekainaren 14an adituek osatutako epaimahaiak aho batez aukeratu zuen proposamen irabazlea. Honako hauek dira epaimahaia osatu zutenak: epaimahaiko burua Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia;mahaikideak: Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, Fernándo Pérez Azkuna Zentroko zuzendaria, Mabi Revuelta artista plastikoa, Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren fakultateko dekanoa eta Laura Torres Deustuko Unibertsitateko Komunikazio eta Marketingeko zuzendaria.

Orain, eta urrira bitartean, enpresa irabazleak epe bat dauka ezaugarrien eskuliburua taxutzeko, irudia modu egokian erabiltze aldera. Epe horretan, gainera, lantalde bat eratuko da (Zazpi Kaleetako merkataritzaren eta ostalaritzaren ordezkariek osatua gehienbat), bihar-etziko negozio-aukerak aztertzeko eta bultzatzeko, nortasun bisual berrian oinarrituta.

ZAZPI KALEETAKO JARDUKETA PLANA

Bilboko Zazpi Kaleen nortasun bisuala sortzeko eta diseinatzeko lehiaketa publikoa argitaratzea Bilboko Udalaren “Zazpi Kaleen garapen jasangarrirako estrategia. Zazpi Kaleak, Bihotz Historikoa eta Modernotasuna 2016-2019” proiektuaren barruan sartzen da;hain zuzen ere, udalak egindako ekintza plan garrantzitsu bat da, gerora begira eta orekaz biltzeko uriko erdigune historikoaren potentzial ekonomikoa, kulturala eta soziala.

Erronka nagusia merkataritza, ostalaritza, jarduera kulturala, auzoan bizi diren auzotarrak, Bilboko biztanleak, bisitariak eta abar elkartzea eta harmonian jartzea da, bere nortasun sendoa ahantzi gabe;eta modernotasunaren eskutik. Zazpi Kaleak da Bilboko turismoaren, merkataritzako jardueraren eta ostalaritzaren bultzatzaile nagusietako bat, eta jarduera horiek uri osoko jardueren % 8 osatzen dute.

Plana prozesu sakon eta korapilatsuaren emaitza da, beharbada orain artekoen osatuena eta berriena, bai edukiaren eta norainokoaren aldetik, bai Deustuko Unibertsitateak aplikatu duen metodologiaren aldetik;izan ere, maila guztietan parte hartzeko prozesu aitzindaria jarri du abian;eta horretan zenbat zinegotzi, talde politikoak eta Zazpi Kaleetako eta Bilbo osoko hainbat herritar inplikatuta egon dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120