uztailaren 2an amaituko da

Aste Nagusian terrazak, barruko barrak eta megafonia jartzeko eskaria egiteko epea zabalik

Eskariarekin batera agiri guztiak aurkeztu behar dira Udal Erregistroan, eskatzailearen datu guztiak jasoz

deia.eus - Martes, 19 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:21h

Aste Nagusian terrrazak, barruko barrak eta megafonia jartzeo eskaria egiteko epea zabalik

Aste Nagusian terrrazak, barruko barrak eta megafonia jartzeo eskaria egiteko epea zabalik

Galería Noticia

Aste Nagusian terrrazak, barruko barrak eta megafonia jartzeo eskaria egiteko epea zabalik

Terrazak, barruko barrak eta megafonia 2017an jarri baldin baziren, 2018rako baldintza berberetan eskatu nahi dela adierazi behar da, Bilboko Udalaren erregistrotik. Eskariak egiteko epea uztailaren 2an amaituko da eta ezin izango da luzatu. Terrazak, barruko barrak edo megafonia jartzeko eskari berriak direnean, edota iaztik aldaketak egin nahi direnean, eskariarekin batera agiri guztiak aurkeztu behar dira Udal Erregistroan, eskatzailearen datu guztiak jasoz.

BILBO. Bilboko Udala bete-betean murgilduta dago 2018ko Aste Nagusia prestatzen. Hori dela eta, Bilboko ostalaritzakoek, ohi bezala, Aste Nagusian terrazak jartzeko eskaria egiteko epea hasi du Udalak. Eskariak egiteko epea uztailaren 2an amaituko da eta epea ezin izango da luzatu. Hortaz, interesdunek egun hori baino lehenago, uztailaren 2a baino lehenago, egin beharko dute eskaria.

Terrazak, barruko barrak eta megafonia 2017an jarritako baldintza berberetan jartzeko eskatu beharko dute interesdunek 2018rako, hala bada. Bilboko Udalaren erregistroaren bidez egin behar da eskaria. Terraza jartzeko eskarian eskatzailearen eta establezimenduaren datu guztiak jaso beharko dira, adierazita eskaria 2107ko baldintza berberetan egin dela.

Bestalde, terrazak, barruko barrak edo megafonia jartzeko eskari berriak direnean, edota iaztik aldaketak egin nahi direnean, eskariarekin batera agiri guztiak aurkeztu behar dira Udal Erregistroan, eskatzailearen datu guztiak jasoz. Datu hauek:

  • NANaren fotokopia

  • Establezimendua zabaltzeko lizentziaren kopia

  • Terrazan jarri nahi dituen altzariak.

  • Eskaria berria den ala 2017an ere jarri zen.

Eskariak egiteko azken eguna uztailaren 2a da;hortik aurrera ez da eskaririk onartuko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120