Zirrikituetatik begira

Irakurri dut

Ana. Urkiza - Lunes, 18 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

GUganbaran biltzen ginen. Lagun baten etxeko ganbaran. Hileko azken asteburuko larunbat eguerdian. Eta irrikitan egoten ginen zapatu hura heltzeko. Etxeko lanak eginda joaten ginen. Nork bere lana konpartitzeko gogoz. Eta, batez ere, besteen hausnarketak entzuteko animoz. Burua irekita, besteen irakurketek harrapa gintzaten uzteko. Eta halaxe izaten zen. Besteen irakurketek aberastu egiten gintuzten. Zergatik liburu bat eta ez bestea aukeratzen zuten ulertzera heltzen ginen. Zergatik irakur-tzea aholkatzen ziguten edo ez. Eta aholkatzen zizkigutenen edo genituenen artetik, hurrengo hilabeterako erosiko genuen altxortxoa eskuratzeko berandu ateratzen ginen, jada, gure sekretuen berri jasotzen zuen ganbaratik.

Ondoren, irakurketa-txokoak ezagutu ditugu, irakurle klubak edo taldeak, eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen askotarikoak. Elkar Fundazioak eman du azken pausoa: irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz sortutako Irakurri dut aplikazioa, Android mugikorretan zein iPhoneetan instalatu daitekeena. Bertan, erabiltzaileak, norberak irakurritako liburuei buruzko iruzkinak jarri ditzake, zein liburu irakurri duen adierazi eta liburuaren gainean egiten duen balorazioa jarri. Gure garai bateko ganbara hartan egiten genituenak eskura jarri, alegia, eta ganbarako kideei edo irakurle txokoko lagunei zuzendu beharrean, irakurle orori irekitako leihoa zabaldu.

Aplikazioa euskaraz egon arren, beste hizkuntzetan egindako irakurketak ere baloratu daitezke. Irakurketa bat egiteak edo iruzkin bat burutzeak puntuak ematen dizkio partehar-tzaileari eta hilean behin, partehartzaileen artean, 30 euroko erosketa bonoa zozketatuko du Elkarrek.

Guk, ganbarara, noizean behin, txokolatezko ahogozagarriak eramaten genituen. Eta funtzionatzen zuela esan genezake. Irakurtzeaz gozatzen jarraitzen baitugu.

Gonbita, oraingoan, Elkarrena da.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120