Programazioa asteartean hasiko da, ekainaren 19an

Sukaldaritza zaleek estreinatuko dute Erriberako Merkatuko ikasgela gastronomikoa

Umeei zuzendutako sukaldaritza tailerra izango dira

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 18a, astelehena - 11:30etan eguneratua

Sukaldaritza zaleek estreinatuko dute Erriberako Merkatuko ikasgela gastronomikoa

Sukaldaritza zaleek estreinatuko dute Erriberako Merkatuko ikasgela gastronomikoa

Galería Noticia

Sukaldaritza zaleek estreinatuko dute Erriberako Merkatuko ikasgela gastronomikoa

Bizkaiko sukalde berrietako ikastaro programazioa asteartean, ekainaren 19an, eskainiko den miniaturako sukaldaritza tailerrarekin jarriko da martxan. Udako menuak, oinarrizko gozogintza, bakailaoari buruzko monografikoa eta umeei zuzendutako sukaldari txikientzako tailerra izango dira lehenengo hilabete honetako gaiak. Bilboko Udalaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoaren eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen den ekipamenduak merkataritza eta gastronomia tradizionalak sustatuko ditu, Merkatuaren jarduerari balio erantsia emango dio eta aisia eta ezagutza sortuko ditu.

BILBO. Hamabi sukaldaritza zale izango dira Erriberako Merkatuko Ikasgela Gastronomikoko suak estreinatuko dituztenak. Ekimena, Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoaren eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetza hitzarmenaren barruan dago. Ekintzaren helburua merkataritza eta gastronomia tradizionalak sustatzea da eta, horrez gain, Merkatuaren jarduerari balio erantsia emango dio eta aisia eta ezagutza sortuko ditu Hiriko bizitzaren inguruan.

Programazioa asteartean, ekainaren 19an, hasiko da, miniaturako sukaldaritza tailerrarekin, eskari handia duen modako gaia, hain zuzen ere.

Sukaldaritzako sorkuntza hoberenera zuzendutako 30 metro karratuko azalera duen Ikasgela Gastronomikoa Erriberako Merkatuko bigarren solairuko 200 zenbakiko postuan dago. Aipatu behar da, Erriberako Merkatua dela, Guggenheim Museoaren ondoren, hirian gehien bisitatzen den bigarren eraikina, eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren integrazioa aukera bikaina dela ESHBIren ezagutzan eta esperientzian dugun konpromisoan eta konfiantzan oinarritutako lankidetza publiko-pribatua sustatzeko.

HILABETE HONETAKO GAIAK

Uda modu ofizialean hasteko egun gutxi batzuk baino falta ez direnean, Erriberako Merkatuko Ikasgela Gastronomikoaren ikastaroen eta tailerren gaiak denboraldiak markatuko ditu. Aste osoan zehar egingo dira, arratsaldez, eta aurretik izena emanda (16 euro).

  •   Asteartea, ekainaren 19a, 17:30etik 19:00etara, miniaturako sukaldaritza tailerra.
  •   Asteazkena, ekainaren 20a, 17:30etik 19:00etara, udako sukaldaritza tailerra: erraza eta osasungarria.
  •   Osteguna, ekainaren 21a, 17:30etik 19:00etara, oinarrizko gozogintza tailerra.
  •   Ostirala, ekainaren 22a, 17:30etik 19:00etara, bakailaoari buruzko tailer monografikoa.
  •   Larunbata, ekainaren 23a, 11:00etatik a 12:30era, umeentzako sukaldaritza tailerra.


Ikasgela Gastronomikoaren programazioa hilabete honetan hasiko da, urtebetez luzatuko den zenbait jarduerarekin;epea amaitu ondoren lagapenak luzapena izan dezake, alde biak ados badaude. Espazio horrek, gastronomia arloko prestakuntza bila Eskolara zuzentzen diren eta profesionalak ez direnen gastronomia ikastaroen eskaria bideratzea bilatzen du. Urteak dira ESHBIk ezin duela eskaini duela zenbait urte martxan egon zen eta Eskola eremu profesionalera zuzenduta zegoelako prestakuntza eskaintzatik baztertu behar izan zen “SUKALDEAN” prestakuntza produktua

Jardueren egitarauaren barruan hauek ere jasotzen dira:

  •   Bilbon bisitan dauden turistei zuzendutako proposamen gastronomikoak.
  •   Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoak kudeatzen dituen udal merkatuetako merkatariei zuzendutako ikastaroak/aurkezpenak.
  •   Eskolei, ikastetxeei, ikastolei, akademiei, euskaltegiei… zuzendutako jarduera gastronomikoa, hiru hizkuntzatan.
  •   Gazteentzako ikastaroak.
  •   Umeentzako tailerrak.
  •   Enpresetarako tailerrak.
  •   Hirugarren adinerako sukaldaritza.
  •   Produktuen dastatzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120