ekainak 22AN

Datorren barikuan 2018ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 18a, astelehena - 11:21etan eguneratua

Datorren barikuan 2018ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da

Datorren barikuan 2018ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da (BILBAO.EUS)

Galería Noticia

Datorren barikuan 2018ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da
  • Kartelak, lehiaketan parte hartzeko, Bilboko Udaletxeko Jaietako Sailaren bulegoetan (Aznar eraikina, 5.a) 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira
  • Herritarrek edukiko dute erabakitzeko ahalmenik handiena: boto presentzialaren bidez % 33 eta online emandakoen bidez % 33. Beste % 33 epaimahaiaren esku geratuko da;eta diseinu-arloko 5 pertsonak, Bilbao Konpartsak elkarteko kide batek eta udaleko 3 kidek osatuko dute epaimahai hori
  • Aurten, aurreneko aldiz, lehiaketaren oinarrietan badago atal berezi bat sexua, arraza, adina, kultura zein sexu-aukera direla-eta tratu gutxiesgarria ekiditeko

BILBO. Datorren barikuan, ekainak 22, Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko antolatutako lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. Interesaturik dauden pertsonek Udaletxeko Jaietako Sailaren bulegoetan (Aznar eraikina, 5.a) aurkez ditzakete euren lanak 13:00ak arte.

Aurreko edizioetan bezala, herritarrek edukiko dute erabakitzeko ahalmenik handiena, hauexek baitira portzentajeak: herritarren bozketa presentziala (% 33) eta Udalaren web-orriaren eta hedabide laguntzaileenen bidez egindako herritarren bozketa (% 33).

Beste % 33 epaimahaiaren esku geratuko da;eta diseinu-arloko 5 pertsonak, Bilbao Konpartsak elkarteko kide batek eta udaleko 3 kidek osatuko dute epaimahaia. Uriko Aste Nagusia iragarriko duen kartelaren egileak 3000 euroko saria jasoko du.

Aurten, aurreneko aldiz, udalak, lehiaketaren oinarriak eguneratuta, tradiziozko rolen eta estereotipoen orekari buruzko aipamen bat sartu du. Sexua, arraza, adina, kultura zein sexu-aukera direla-eta tratamendu gutxiesgarririk ez egoteko sartu du aipamena udalak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120