bihar hasiko da

Udalak gidatzean eskuko telefonoa edota GPS-a erabiltzeak dauzkan arriskuez ohartaratzeko kanpaina abian jarri du

Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruko ekimena da

deia.eus - Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:22h

Udalak abian jarri du gidatzean telefonoak edo GPS kontrolatzeko kanpaina

Udalak abian jarri du gidatzean telefonoak edo GPS kontrolatzeko kanpaina (bilbao.eus)

Galería Noticia

Udalak abian jarri du gidatzean telefonoak edo GPS kontrolatzeko kanpaina

BILBAO. BIHAR astelehena hasi, ekainak 18, eta igandera bitartean, hilak 24, Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du hiriko kaleetan dabiltzan ibilgailuetan, gidariek telefono mugikorra eta bestelako dispositibo elektronikoak, GPS nabigatzaileak kasu, erabiltzen ez dituztela kontrolatzeko.

Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da, bide-segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz.

Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola, errepidean telefono mugikorra, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.

Ondotxo egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.

Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 2 kanpaina egin zituen guztira, honako emaitza hauekin:

  • Kontrolatutako ibilgailuak: 3.661
  • Eskuko telefonoa erabiltzeagatik egindako salaketak: 23
  • Nabigatzailea (GPS) manipulatzeagatik egindako salaketak (GPS): 0
  • Bestelako arau-hausteak (gehienak zirkulazio-arauenak): 15
  • Salaketen portzentajea kontrolatutako ibilgailuetan: %1,04

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120